Juan y Junior

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Juan y Junior espainiar musika bikote baten izena da.

Bikote hau osatu zutenak Juan Pardo Suárez (Palma de Mallorca, 1942) eta Antonio Morales Barretto "Junior" (Manila, 1943) izan ziren. Elkarrekin, euren karrera musikala Los Pekenikes taldean hasi zuten, eta ondoren Los Brincosen 1960ko hamarkadan). 1967an Juan y Junior izeneko bikote musikala osatu zuten. Euren diskografia bikote bezala laburra da (soilik sei single) baina arrakastaz betea.

Aipatu beharrekoa da A dos niñas izeneko kantua Marisol eta Rocío Durcalengan pentsatuz konposatu zela. Beranduago, Junior Rocío Durcalekin ezkonduko zen, bikote sendo bat izanez eta elkarrekin hiru seme-alaba izan zituztelarik, horien artean Shaila Dúrcal eta Carmen Morales ezagun egin direlarik, lehena abeslari bezala eta bigarrena aktore bezala. Junior 2006ko martxoan alargun geratu zen.

1968an, Luis Lucía Mingarrok zuzendutako eta Marisolek eta Sebastian Palomo Linaresek protagonizatu zuten Solos los dos filmeko soinu banda osoa eta kantu guztiak konposatzeaz arduratu ziren.

Azken kantu arrakastatsua Anduriña izenekoa izan zuten, Pablo Picasso artista, diskoaren estalkia marrazteko bere grabatuetako bat emateraino hunkitu zuen balada.

Juanek, Junior ondoan ez zuela, grabaketa bat bere lagunaren ahotsaren ordez bere ahots propioa erabiliz konpondu nahi izan zuenean gertatuko arazo batek eragin zuen bikote musikal honen banaketa, bakoitza bakarlari bezala hasiz: laburra Juniorrena eta askoz luzeagoa Juanena, egundaino ere iristen dena (La Charanga, Mi Guitarra eta María Magdalena bezalako kantu arrakastatsuekin) ekoizle lana ere egiteaz gain.

[aldatu] Kantuak

  • La caza
  • Nada
  • Tiempo de amor
  • A dos niñas
  • Nos falta fe
  • Anduriña
  • Bajo el sol
  • Tres días
  • Para verte reír
  • Lo que el viento se llevó
  • En San Juan
  • Tus Ojos
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak