Juana Romani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juana Romani

Bizitza
JaiotzaCasalvieri1867ko apirilaren 30a
Herrialdea Italiako Erresuma
HeriotzaSuresnes1923ko ekainaren 13a (56 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta modeloa
Lan nabarmenak
Mugimenduaerrealismoa
Izengoitia(k)Juana Romani
Genero artistikoaerretratua

Juana Romani (Velletri, Italia, 1867ko apirilaren 30aParis, 1924) italiar margolaria izan zen, baita Ferdinand Roybet eta Jacques Hennerren ikasle eta modeloa ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Romani Velletrin jaio zen, Erromatik gertu, Italian, baina familiarekin Frantziara joan zen haurtzaroan.

Benetako izena Giovanna Carolina Carlesimo zen.[1] Aita 1876an hil zen, Juana neskato bat zela. Ama Romani di Velletri familiako Temistocle Romanirekin ezkondu zen berriro, eta Juanak hamar urte zituela Parisera bizitzera joatea erabaki zuen familiak.

Parisen artisten zirkuluak ezagutu zituen. 1882an, Alexandre Falguière-ren "Diana cacciatrice" eskulturarako posatu zuen. 1884tik aurrera hasi zen lanean Jacques Henner pintorearen modelo gisa gero bere begiko bihurtuz. Geroago arte piktorikoa ikasten jarraitu zuen Ferdinand Victor Léon Roybet-ekin, ondoren, maitasun-harremana ere izan zuen harekin.[2]

1886an, bere borondatez uko egin zion bigarren izenari, eta "Giovanna" izena Juana espainiar baliokideari eman zion. Aitaordearen abizena hartu zuen, beste artista batzuen adibideari jarraituz izengoiti original bat sortzeko.

1888tik aurrera, "Artista Frantsesen Elkartea"ren aretoan, Parisko Aretoa izenaz ezagunagoa, azaltzen hasi zen, eta erretratugile gisa nabarmendu zen.

Zoritxarrez, garai hartako emakume adimentsu eta burutsu askoren antzeko amaiera izan zuen. Harremana zuen gizonak eroetxe batean sartzea erabaki zuen 1906an eta handik 17 urtera hil zen, 1923an, 56 urte besterik ez zituela.[3]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kostunbrismo historikoan aritu zen, garaiko soinekoekin, eta berak, sarritan, emakume gazte eta probokatzaile baten bidez konpondu zuen. Heroi biblikoen efigiak dira, erregina eta printzesen fantasiazko irudiak edo emakume exotiko erakargarrien irudikapenak, misterioz estaliak; denak, maila desberdinean, maleziaren eta erotismoaren arteko sentsualtasun oszilakorrez estaliak. Ehunen aberastasun suntsikorra gogorarazten zuen pintzelkada dardarkaria eginez.[4] Haren erretratuek antzinako heroi bibliko, mitologiko edo historikoak izena dute: Salomé eta Judithetik Bianca Capelloraino.[5]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gitane,1888
  • Herodiade, 1890
  • Judith, 1891
  • Magdaleine, 1891
  • Bianca Capello, 1892
  • Manuella, 1892
  • Giovanella, 1893
  • Pensierosa, 1894
  • Primavera, 1895
  • Fior d'Alpe, 1896
  • Desdemona, 1896
  • Angelica, 1898
  • Salomè, 1898, Musée d'Orsay,París
  • Mina da Fiesole, 1899
  • Temistocle Romani, 1901, colección privada
  • San Giovanni, 1901
  • Retrato de Mlle la princesse Joachim Murat, 1902
  • Tizianella, 1902

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Le tracce della veliterna Juana Romani. .
  2. Stoheby's. (2008). Juana Romani. Catalogue Note. .[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Juana Romani, la Italiana. De modelo, musa y amante a pintora.» ARTEyALGO más 2020-05-22 (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
  4. Cultura, Equipo de Desarrollo de la Dirección de Sistemas | Secretaría de Gobierno de. «Joven oriental» www.bellasartes.gob.ar.
  5. Costa, Laura Malosetti. (2018-03-02). «Juana Romani, un inédito erotismo» Clarín.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]