Juanito Oiarzabal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juanito Oiarzabal
Juanito Oiarzabal
Juanito Oiarzabal 2007an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Juan Eusebio Oiarzabal Urteaga
Jaio 1956ko martxoaren 30a
Euskal Herria Gasteiz, Araba (Euskal Herria)
Webgunea www.juanitooiarzabal.com http://www.juanitooiarzabal.com/ www.juanitooiarzabal.com

Juan Eusebio Oiarzabal Urteaga, ezagunagoa Juanito Oiarzabal izenaz (Gasteiz, Araba, 1956ko martxoaren 30a - ) euskal mendizale eta alpinista bat da. Lehen zortzimilakoa (Cho Oyu) 1985ean igo zuen. Munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen espainiarra izan zen eta mundu osoan laugarrena izan zen oxigenoaren laguntzarik gabe lortu zuena. Era berean, tontor handienak (Everest, K2, Kangchenjunga) 3 alditan igo dituen lehen alpinista dugu.

2009an, helburu berri bat jarri zion bere buruari: munduko 14 zortzimilakoak bi aldiz igoko zituen lehen pertsona izatea.

Helikopteroaren beharra izan zuela-eta, azkenaurreko jaitsiera konfirmazio zain badago ere, gaur, zortzimilako gehien igo dituen pertsona da, 26 igoerarekin. Atzetik doakio Ed Viesturs estatubatuarra, bere 21 igoerekin.

Egun, alpinismoaren munduan daramatzan 23 urtetan, 35 espedizio garrantzitsu burutu ditu.

2004an, Edurne Pasabanekin batera jaisten ari zen K2 arazo larriak izan zituztenean. Izozteen ondorioz, Edurneri 2 behatz moztu zizkioten eta Juanitori, berriz, denak.

Jenio bizi eta kasketosoa, ospe handia hartu du Telecinco edo EITBko hainbat realitietan parte hartu duelako: El conquistador del fin del mundo, El conquistador del Aconcagua edo Supervivientes.

Tontor nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Buscando las catorce estrellas (1997).
  • Los 14 ochomiles de Juanito Oiarzabal (1999).
  • Conversaciones con Juanito Oiarzabal (2001).
  • El Everest de Juanito Oiarzabal (2002).
  • Juanito Oiarzabal y el Anapurna, crónica de una cima radiofónica (2004).
  • El placer de alcanzar la cumbre (2005).
  • Los Pirineos de Juanito Oiarzabal (2006).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]