Juanito Valderrama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkerrean, Juanito Valderrama.

Juanito Valderrama (Torredelcampo, Jaén, 1916ko maiatzaren 24a - Espartinas, Sevilla, 2004ko apirilaren 12a) espainiar flamenko kantaria izan zen, Espainiako kopla-abeslari nagusietako bat.

Opera flamenkoaren barruan egin zituen lehen urratsak, baina berehala kopla eta "espainiar kanta" abest-moldeak hobetsi zituen. Espainiako Gerra Zibilaren ondotik izan zituen urterik onenak. Francisco Franco jeneralaren eta bere gonbidatuen aurrean kantatu ohi zuen Francoren matxinadaren urteurrenaren kariaz uztailaren 18an egiten ziren ospakizun ofizialetan. Bere abesti ezagunen artean El emigrante, Su primera comunión edo El rey de la carretera aipa daitezke.

Erreferentziak