Juanma Sarasola Murgia "Xaun"

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Juanma Sarasola Murgia (Irun, Gipuzkoa, 1969-) idazle eta kazetaria. Besteak beste, honako lanak egin ditu kazetari arloan: 'Egin'-en (1992-93, Kirol sailean), 'Euskaldunon Egunkaria'-n (1999-2003, hainbat sailetan, bereziki Gaiak-en -zientzia, teknologia, biologia, osasuna...- eta Munduan), Euskadi Irratian (bekadun 1990ean, eta tertuliakide 'Faktoria' saioan, 2003ko urritik 2004ko martxoa arte), 'Berria'-n (2003tik 2009 arte, 5 urtez Munduan, eta hilabete batzuez 'Matraka' gehigarrian eta 'Berria.info' edizio jarraituan), eta 'Behe Bidasoako Hitza'-n (kazetari eta euskara zuzentzaile).

'Irunero', 'Hondarribia', 'Iralabarri', 'Gaztegin', 'Xirika' eta 'Txingudi de Luxe' aldizkarietan, 'Ametsek ez dute kartzelarik' liburuan, Orereta-Errenteriako Mikelazulo Elkartearen 'Beste bat apalerako' bilduman, eta Senpereko Hatsaren Poesiaren urteroko bildumetan argitaratu ditu bere poesiak eta kantu-hitzak.

Auskalo!, Lasai-Massai, Adis Abbeba, Debekatua, Gaxen, eta Doktor Deslai musika taldeekin parte-hartze eta kolaborazioak izan ditu. Hatsa Elkarteak 2005eko abuztuan antolatutako 'Maite Ditugun Olerkariak' ekitaldi sortan 9 bidaia, 9 aztarren sakon ikuskizunaren egilea da.

Eduki-taula

[aldatu] Sariak

Hondarribiko 2003ko Bordari-Satarka lehiaketan Hondarribiko Onena Saria ipuingintzan jaso zuen, artean Hondarribian bizi zela.

[aldatu] Idazkiak

[aldatu] Kronika

  • Olibondoetatik Apartheid hesira (Palestinako Gatazka) (Arbizuko Udala eta Askapena, 2006)

[aldatu] Poesia

  • Ametsek ez dute kartzelarik (Maiatz, 2006)
  • "Beste Bat Apalerako" (Beste hainbat egilerekin batera; Mikelazulo Elkartea, 2002)
  • "Hatsaren Poesia" (Beste hainbat egilerekin batera; Hatsa Elkarteak 2000tik aitzina argitaratutako urteroko bildumetan)

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak