Judah ha-Nasi
Wikipedia(e)tik
Judah ha-Nasi (hebreeraz: יהודה הנשיא, Yehudah HaNasi; ha-Nasi «printzea» eta Rabbi «irakaslea») edo Judah I.a juduen politika eta erlijio buruzagia izan zen (135 - 220). Galileako sanedringo buruzagi nagusia izan zen erromatar inperioaren garaian. Juduen egoera hobetu nahian, harremanak izan zituen Marko Aurelio enperadorearekin, eta Mishnah edo judaismoaren irakatsien bildumen idazle eta antolatzaile nagusia izan zen. Tannaim edo Juduen Ahozko Legearen azken irakasle handienetako bat izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.