Judaismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kipa eta Zazpi besoko Menora

Judaismoa, juduen erlijioa, gaur egun bizirik dauden erlijio monoteistatatik zaharrena da. Judaismoaren doktrina, profezia eta historian oinarritzen dira beste erlijio abrahamiko guztiak.

Beste erlijioak ez bezala, hau ez dago profeta edo salbatzaile batean oinarriturik, herri aukeratu batean baizik.

Sinesmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tora irekia sinagogan.

Jainko sortzaile batengan sinesten dute, espirituala eta hilezkorra. Egun batean Jainkoak Mesias bat bidaliko dutela sinisten dute, gizon hori Daviden tribuko ondorengoa izango da. Une horretatik aurrera guztiak bakean eta Gogaidetasunean biziko garela uste dute, Jainko bakarrarengandik lotuta.

Hamar Aginduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Hamar Aginduak»
  1. Jainkoa maitatuko duzu gainontzeko guztiaren gainetik
  2. Ez duzu Jainkoaren Izena alferrik erabiliko
  3. Jaiegunak santuetsiko dituzu
  4. Aita eta ama ohoratuko dituzu
  5. Ez duzu erahilko
  6. Ez duzu ekintza lizunik burutuko
  7. Ez duzu lapurtuko
  8. Ez duzu testigantza faltsurik egingo, ezta gezurrik esango
  9. Ez dituzu pentsamendu edo ekintza lizunik onartuko
  10. Ez dituzu besteren ondasunak desiratuko

Betebeharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Judu talde eta gizabanako guztiek ez dituzte otoitz egiteko ohitura eta maiztasun berberak izaten, baina egunean hiru aldiz egin ohi dute otoitz:
    • Goizean (shaharit)
    • Arratsean (minja)
    • Gauean (maariv)
  • Mezuza bat (otoitz kutxa) jartzen dute etxearen sarreran, horrela Jainkoa leku guztietan dagoela adierazi nahirik. Jainkoarenganako errespetua adierazteko, burua estaltzen dute otoitz egitean.
  • Bedeinkazio asko egiten dituzte.
  • Judutarrek ez dute zenbait animaliaren haragia jaten.
  • Ezin dituzte haragia eta esnea batera jan.

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erdainkuntza: ume judutarrentzat oso zeremonia garrantzitsua da eta umeak zortzi egun dituenean ospatzen da, Abrahamen ituna deitzen zaio, izan ere, erdainkuntza Jainkoarekin ituna egiten den seinalea da. Judu bihurtzen diren gizonek ere erdaindu behar dute.
  • Bar Mitzvah: Beste zeremonia bat da, honek manamenduaren semea esan nahi du. Heldutasun erlijiosora eta juridikora iritsi dela esan nahi du eta kondizio hau hartzen dute 13 urte eta egun bat dutenean.
  • Kipa edo Jarmulke (gizonen txapela): Judu ortodoxoentzat burua estaltzea leialtasun eta tradizio juduaren seinalea da. Tanakh-k ez du ezer esaten horri buruz baina Talmudak, berriz, dio ohitura dela. Aukeratu egin daiteke janztea ala ez.

Jaiegun nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yom Kippur, Juduak sinagogan otoitzean, (Maurice Gottlieb, 1878)

Zeremonia hauek sinagogetan ospatzen dira, juduen tenpluetan.

  • Sabbath edo Shabbath (Larunbata): judu astearen zazpigarren egunean sinagogara joaten dira Tora irakurtzera eta otoitz egitera.
  • Yom Kippur: Egun honetan baraua eta hausnarketa dira nagusi. Penitentziazko 10 egunen hasiera da, eta Rosh Hahanah-rekin hasten da, hau da, urteberri juduarekin. Egun hori irailean hasten da egutegi juduaren arabera.
  • Sukkot: Uzta eta laborantza urtearen bukaera ospatzen da festa honetan. Festa hau urrian izaten da.
  • Purim: Zortearen festa da. Otsail bukaeran edo martxo hasieran ospatzen da juduak Persiatik askatuak izan zirela ospatzeko egiten da festa hau.
  • Pesakh: Pazkoaren jaia da. Juduak egiptoarrengandik liberatu zirela ospatzen da. Hau festa handiena eta zaharrena da juduentzat. Nisan-aren 14an ospatzen da, egutegi juduaren arabera, oro har, martxoaren bukaeran edo apirilaren hasieran ospatzen da. Familia judu bakoitza bildu egiten da Pazko afaria edo “Seder-a egiteko. Hurrengo zazpi egunetan zehar ez dute inolako legamiarik jaten. Garai horri Matzot deritzo.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Judaismo Aldatu lotura Wikidatan