Judimendi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Judimendi

 Araba
Judimendikoetxemerkeak.jpg
Udalerria Gasteiz
Judimendi is located in Euskal Herria
Judimendi
Judimendi is located in Araba
Judimendi
Judimendi is located in Gasteiz erdigunea
Judimendi
Koordenatuak: 42°50′42″N 2°39′45″W / 42.845°N 2.6625°W / 42.845; -2.6625Koordenatuak: 42°50′42″N 2°39′45″W / 42.845°N 2.6625°W / 42.845; -2.6625
Biztanleria 6.335 (2008)

Judimendi Gasteizko (Araba) auzoa da. Judimendi auzoa, izen bereko mendixkaren mendebalderantz hedatzen da, hiriaren erdigunearen eta Judimendiko parkearen artean. Iparraldean Done Jakue auzoa dauka, Mendebaldean Babesgabetuak eta Ekialdean Santa Luzia.

Eduki-taula

[aldatu] Etimologia

Judimendi, Judimenidoste eta Judimendizar gisa ageri da agirietan, gaztelaniaz duela ez urte asko jarri dioten "z" gabe (izan ere, gaur egungo gaztelanian, Judizmendi forma erabiliena da).[1]

[aldatu] Historia

Gasteizko hirian bizi zen komunitate sefardiak, kanposantua zeukan gaur egun Judimendi kokatzen den gunean. 1492. urtean errege katolikoek, juduen kanporatzea agindu eta gero, hiriko juduek akordio bat sinatu zuten garai hartako agintariekin, eta hauek kanposantuaren lurretan sekula ezer ez zela eraikiko adostu zuten.

Judimendiko parkea.
Juduen eta Gasteizko udalaren arteko akordioak, Judimendiko zoruko oroitarrian.

Mendeak aurrera egin ahala, izenaren jatorria ahaztuz joan zen, eta XX. mendean Gasteizko udalak, kanposantu berri baten eraikitzea proposatu zuen juduen kanposatu ohia egon zen lurretan. Baionan bizi zen judu komunitateko kideak, horren berri izan zutenean, udaletxearekin harremanetan jarri ziren. Horrela, 1492ko akordioa berritu zen, eta beste akordio berri bat sinatu zuten bi aldeek.

Auzoaren eraikuntza 1930eko hamarkadan hasi zen etxe merkez osaturiko auzune baten bitartez. Etxe merke horiek, gaur egun Estibaliz etorbidea eta Jose Lejarreta kaleen artean daudenak, hiriko etxebizitzarik gutiziatuenen artean daude. Judimendiko parkearen eraberritzearekin batera, hainbat zuhaitz eta landare berri landatu dira.

Lehenaldi judua oroituz, olibondoak landatu dira, eta Yael Artsi artista israeldarraren "Elkarbizitza" eskultura jarri da parkearen erdian.

[aldatu] Jaiak

Judimendiko jai nagusia San Joan gaua da. Udako solstizioa ospatzen den gau honetan Judimendiko parkean pizten den suak Gasteiz osoko jende asko erakartzen du.

[aldatu] Bibliografia

  • Henrike Knörr (1989): "La zeta empeñada en entrar en Judimendi y otras cosas de un callejero".

[aldatu] Erreferentziak

  1. Martínez de Madina, Elena. Geu aldizkaria. Gasteiz: 2009, 196. alea, 15. orr. ISSN 1133-0988

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak