Judy Holliday
Wikipedia(e)tik
Judy Holliday, jaiotza-izenaz Judith Turin (New York, AEB, 1923 - 1965), Estatu Batuetako zinema-antzezlea izan zen.
[aldatu] Biografia
1944an hasi zen bigarren mailako antzezle-lanetan Hollywooden: Greenwich Village, Something for the boys, filmetan. Ez zen gustura geratu lan horiekin, eta Broadwayra itzuli zen, eta lan bikainak egin zituen bertan, Born Yesterday (1950, Atzo jaioa), Adam´s rib (1949, Adanen saihets-hezurra), filmetan adibidez, azkena Spencer Tracy eta Katharine Hepburnekin batera.
Beste film ezagunetan ere lan egin zuen: The marrying kind (1952, Ezkontzeko modukoa), It should happen to you (1954, Gerta lekizuke).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.