Julen Lekuona

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Julen Lekuona (Oiartzun, 1938-2003) euskal abeslari eta idazlea izan zen. Apaiza zelarik Ez Dok Amairuko partaidea izan zen, garai hartan munduko leku askotan zeuden apaiz langile, ezkertiar eta protestazale horietakoa baitzen. Gitarra eskuetan harturik kantu zirraragarriak konposatu zituen: Ez, ez dut nahi, Ilargira nora edota Itsasoan urak handi dire, esate baterako.

Idazlea ere bazen, eta itzulpena eta antzerkia landu zituen. Besteak beste Tennesse Williams-en Kristalezko Zoo liburua itzuli zuen.

Ez Dok Amairu desegin zenean Lekuona ere kantagintzatik urrundu egin zen. Bertso zaharrak bilduman hartu zuen parte, Xabier Lete eta Antton Valverderekin batera.

Hil ondoren omenaldi disko bat egin zioten hainbat kantarik eta taldek.

[aldatu] Diskografia

  • Bertso zaharrak. (1974) Xabier Lete eta Antton Valverekin.
  • Itsasoan urak handi dire (omenaldia). (2004).
Tresna pertsonalak