Julen Zelaieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julen Zelaieta bertsotan 2008ko Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan

Julen Zelaieta Iriarte (Bera, Nafarroa, 1980ko urriaren 8a) bertsolari nafarra da. Haur hezkuntza ikasi zuen eta egun, haur hezitzailea da. 1993ko martxoaren 25ean Bortzirietako bertsoeskolara joaten hasi zen. Nafarroako Bertsolari Txapelketan 2003an, 2005ean, 2006an eta 2007an finalista izan ondoren, 2008ko edizioa irabazi zuen. Gazte sariketetan ere, 2001eko Berritxu Saria eta 2005eko Nafarroa Oinez sariak lortu ditu. Horrez gain, bertsopaperetan hamaika sari irabazi ditu.

Txapelketak

Txapeldun

Kanpo loturak