Jules-Édouard Moustic

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jules-Édouard Moustic

Bizitza
JaiotzaAntony1951ko urria (72 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkomediantea eta irrati-esataria
Enplegatzailea(k)RMC (en) Itzuli
Izengoitia(k)Jules-Édouard Moustic

IMDB: nm0096084 Allocine: 438846 Edit the value on Wikidata

Jules-Édouard Moustic[1], benetako izenez Christian Borde (Antony, Senako Gainak[2] 1951ko urria) Île-de-Francen jaio eta azken urteetan Lapurdiko Getarian bizi den umorista da.

Gehienbat ezaguna da Canal+ telebista katean 1990eko hamarkadaren hasieratik egindako Groland fikziozko herria kokalekua zuen albistegi bateko aurkezlearen parodiagatik.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975ean Andorran ibili zen lanean, Radio Andorran baina zuzendaritzak bere lana ez zuen oso gustuko izan, Francoren kontrako bere musika-programazioagatik. Hori dela eta beste printzerri batera jo zuen: Monako.

1987an Alain Chabatek bultzatu zuen RMC uzten eta berarekin Les Nuls saiorako esketxen egileetakoa bihurtzen. Les Nuls L'émission, ABCD Nuls eta Histoire(s) de la télévision saioetarako ere idatzi zuen. Iragarki faltsu batzuk ere idatzi zituen eta horietako batzuetan aritu ere bai.

Hamabi urtez Monakon bizi izan da eta baliteke printzerri hori izatea zenbait urtetan sortu zuen Groland[3] printzerriaren fikzioa sortzeko. Telebistako albistegi "grolandarra" aurkeztu zuen izen desberdinak izan dituen saioan: CANAL International, Le 20H20 (Nulle part ailleurs-ek hedatuak), Groland Sat, 7 jours au Groland, Bienvenue au Groland eta egun Groland Magzine.

Les Guignols de l'inforentzat ere idazten ditu esketxak.

2008ko abenduan Parisko Rond-Point antzokian berak idatzitako Moustic en gros (Ahmed Hamidiren zuzendaritzapean) monologoa burutu zuen.

Euskal Herriarekiko lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan Lapurdin bizi da, Getarian[4]; bertako Olharroa pilota taldeko "maskota" bihurtu da.

Musikazale amorratua denez Ipar Euskal Herriko entzuleekin konpartitzen du bere I have a dream irrati pirataren bidez.

2006ko abuztuaren 2an Baionako besten hasiera ekitaldian Jules-Édouard Moustici eman zioten herriko gakoa balkoitik botatzeko aukera.

Bizi den tokiarekiko atxikimendua erakutsi zuen 2009ko ekainean ere, Euskal Herria Zuzenean jaialdian DJ lanetan aritu zenean[5], DJ Tonton Moustic ezizenaz; berdin EHLGren alde sinatu zuenean[6]; "Lehen sinatzaileak" taldean ageri da.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules-Édouard Moustic Aldatu lotura Wikidatan