Jules-Amédée Barbey d'Aurevilly
Jules-Amédée Barbey d'Aurevilly (Saint-Saveur-le-Vicomte, Frantzia, 1808ko azaroaren 2a - Paris, Frantzia, 1899ko apirilaren 23a) idazle frantsesa izan zen.
Biografia[aldatu]
Jatorriz noblea zen. Ezaguna egin zen probokazio, eztabaida, bitxikeria eta bortizkeriengatik, liburuetan, literatura-kritiketan eta agertu zituenak. Nolanahi ere, ospea eleberriek eta kontakizunek eman zioten. Obra erakargarriak dira, errealismoa eta naturaz gaindikoa, deabrukeria batez ere, era berezian nahasten direlako.
Lanik ezagunenak Le Chevalier Des Touches (1864), L´Ensorcelée (1854, "Sorgindua"), Une vieille maîtresse (1851, "Maitale zaharra") eta Les Diaboliques (1874, "Deabrutuak") dira. Literatura honek, distiratsua estiloan eta gaietan bortitza, eragin handia izan zuen idazle gazteengan, Léon Bloy, Paul Bourget eta Bernanosengan batez ere.
Bibliografia[aldatu]
- Jean-Pierre Thiollet, Barbey d'Aurevilly, H & D, 2006 ; Carré d'Art : Byron, Barbey d'Aurevilly, Dali, Hallier, Anagramme Ed., 2008.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.