Jules Dumont d'Urville
Wikipedia(e)tik
Jules Sébastien César Dumont d'Urville (Conde-sur-Noireau, Frantzia, 1790 - Meudon, Frantzia, 1842) itsasgizona izan zen. Egeo itsasoan eta Itsaso Beltzean bidaldi hidrografikoak egin ondoren (1819-1820), Ozeano Barea zeharkatu zuen Astrolabe itsasontzian (1826-1829). Hiru urte horietan, uharte askoren hidrografia aztertu zuen (Zeelanda Berria, Bretainia Berria eta abar). 1837tik 1840ra, Louis-Philippe et Joinville eta Adelia lurraldeak ikertu zituen Antartikan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.