Jules Guesde
Wikipedia(e)tik
Jules Bazile Guesde, izengoitiz Jules (Paris, Frantzia, 1845 - Saint-Mandé, Frantzia, 1922), frantses politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Lehen egunkari marxista, L´Égalité (1877-1883), argitaratu zuen, eta Frantziako Langile Alderdia (1880) sortu zuen P. Lafarguerekin batera.
Ez zuen onartzen, Jaurèsen kontra, marxista bat ministerio burges batean sar zedin (1899). Hala ere, estatu-ministro izan zen gero (1914-1919), eta nazionalismoaren aldeko izan zen Lehen Mundu Gerran.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.