Jules Laforgue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jules Laforgue

Bizitza
JaiotzaMontevideo1860ko abuztuaren 16a
Herrialdea Frantzia
 Uruguai
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1887ko abuztuaren 20a (27 urte)
Hobiratze lekuaBagneuxko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea eta prosalaria

Musicbrainz: c6aeb539-1f32-451b-8613-ef0f862faa96 Discogs: 1058940 IMSLP: Category:Laforgue,_Jules Find a Grave: 10339778 Edit the value on Wikidata

Jules Laforgue (Montevideo, 1860ko abuztuaren 16a - Paris, 1887ko abuztuaren 20a) uruguaiar jatorriko frantziar olerkari sinbolista izan zen.

Uruguain jaio zen guraso frantsesekin. 1866an familia Tarbesera itzuli zen. Hurrengo urtean ama Uruguaira itzuli zen seme-alabekin eta Jules Frantzian geratu zen aitarekin eta anai batekin. 1876an Jules Parisen kokatu zen eta 1879an argitaratu zituen lehen olerkiak.

1881ean bildumagile aberats batek kontratatu zuen eta inpresionismoaz interesatzen hasi zen. 1881etik 1886ra Berlinen bizi izan zen Augusta enperatrizarentzat frantses irakurle lanetan. 1886an Frantziara itzuli eta hurrengo urtean hil zen tuberkulosiak jota.

Walt Whitmanek eraginda, lerro askean idatzi zuen lehen olerkari frantziarretako bat izan zen. Ezkorra izan zen, eta Arthur Schopenhauer eta Eduard von Hartmannen ikaslea. Bere poesiak eragina handia izan zuen Ezra Poundengan eta T. S. Eliotengan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Soir de Carnaval (ca. 1880)
  • Stéphane Vassiliew (1881)
  • Les Complaintes (1885)
  • L'Imitation de Notre-Dame la Lune (1886)
  • Moralités légendaires (1887)
  • Des Fleurs de bonne volonté (1890)
  • Derniers vers (1890)
  • Berlin, la cour et la ville (1922)
  • Triste triste (1967)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]