Jules Pasdeloup
Wikipedia(e)tik
Jules Étienne Pasdeloup (Paris, Frantzia, 1819 - Fontainebleau, Frantzia, 1887) frantses orkestra-zuzendaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Parisko kontserbatorioan egin zituen musika-ikasketak, eta Ikasleen Orkestrako zuzendari egin zen 1851n. Concerts Populaires izeneko kontzertualdiak antolatu zituen 1861ean. Garai hartako frantses musikagile askoren lanak zuzendu zituen, baita Wagnerren lan ugari ere. Hil ondoren, Concerts Pasdeloup izena eman zitzaien berak sortutako kontzertuei.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.