Jules de Polignac

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jules de Polignac

Frantziako gobernuburua

1829ko abuztuaren 8a - 1830eko uztailaren 29a
Jean-Baptiste Gaye de Martignac - Casimir-Louis-Victurnien de Rochechouart de Mortemart (en) Itzuli
7. Frantziako gobernuburua

1829ko abuztuaren 8a - 1830eko uztailaren 29a
Jean-Baptiste Gaye de Martignac - Luis Filipe Frantziakoa
Frantziako parea


Frantziako enbaxadorea Erresuma Batuan


François-René de Chateaubriand - Anne Pierre Adrien, duc de Montmorency-Laval (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaVersailles1780ko maiatzaren 14a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1847ko martxoaren 2a (66 urte)
Familia
AitaJules, 1st Duke of Polignac
AmaYolande de Polignac
Ezkontidea(k)Maria Charlotte Parkyns (en) Itzuli
Barbara Campbell (en) Itzuli  (1816ko uztailaren 6a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Gradualanda-mariskal
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaUltra-royalist (en) Itzuli

Jules de Polignac (Versailles, 1780ko maiatzaren 14a - Paris, 1847ko martxoaren 2a) frantziar politikaria izan zen. 1829-1830 bitartean, erregea Karlos X.a zela, Frantziako lehen ministroa izan zen.

1867an Hendaian Mauresque Etxea eraikiarazi zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georges Cadoudalen konplotean parte hartu zuen; preso hartu zutelarik, ihes egitea lortu zuen. 1814an Parisa itzuli zen Artoisko kondearekin, geroago Karlos X.a Frantziakoa izan zenarekin, eta 1815ean Borboikoei jarraitu zien Gantera. Luis XVIII.a Frantziakoaren agintaldian ere Artoisko kondearen taldeko kidea izan zen. Frantziako pare hautatu zuten, baina uko egin zion Gutuna zin egiteari, erlijio-arrazoiak zirela eta.

1820an Erromako printze titulua jaso zuen, eta 1823-1827. urteetan enbaxadore izan zen Londresen. 1829an Kanpo Arazoetarako ministro izendatu zuten eta urte berean Kontseiluko lehendakari hautatu zuten. Liberalen gaitzespena jaso zuen Ingalaterrarekiko eta Eliza Katolikoarekiko erakusten zuen mendekotasuna zela eta. Europako egitura politikoa berriro antolatzea proposatu zuen Otomandar Inperioaren gainbehera etorri zenean, baina asmoa bertan behera geratu zen Prusia ados ez zegoelako. Aljeriako espedizioa antolatu zuen, eta horren ondorioz ingelesen kidetasuna galdu zuen.

1830. urteko ordenantzak erredaktatu ondoren aginpidea utzi behar izan zuen, eta Granvillen atxilo hartu zuten Ingalaterrara ihes egin behar zuenean. Pareen ganberan azaldu behar izan zuen eta, titulu guztiak kendurik, bizi guztirako espetxe-zigorra eman zioten. 1836an amnistia lortu zuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules de Polignac Aldatu lotura Wikidatan