Julfako armeniar hilerria

Koordenatuak: 38°58′27″N 45°33′53″E / 38.9742°N 45.5648°E / 38.9742; 45.5648
Wikipedia, Entziklopedia askea
Julfako armeniar hilerria
Ջուղայի գերեզմանատուն
Kokapena
ExklabeNakhitxevan
District of AzerbaijanJulfa District
HiriaJulfa
Koordenatuak38°58′27″N 45°33′53″E / 38.9742°N 45.5648°E / 38.9742; 45.5648
Map
Historia eta erabilera
ErlijioaArmeniako Eliza Apostolikoa

Julfako armeniar hilerria[1] (azerbaijaneraz: Cuğa nekropolunun məhv edilməsi iddiası; armenieraz: Ջուղաի գերեզմա) Julfa hiritik (Nakhitxevan, Azerbaijan) gertu zegoen Erdi Aroko hilerria zen. Hilobiak gehienbat milaka khachkar ziren, dekorazio aparteko hilarriak, gurutzez eta beste motibo batzuez hornituak, Erdi Aroko armeniar arte kristauaren bereizgarri. 1990an Azerbaijango Gobernuak monumentua suntsitzeko kanpaina sistematikoari ekin zion; berdin egin zuen inguruko Erdi Aroko armeniar elizekin. Armeniar elkarteak nahiz kultura arloko erakunde asko suntsipena gerarazten saiatu ziren, baina alferrik izan zen. Satelitez hartutako garai desberdinetako argazkiak konparatuta (2003, 2009 eta 2010), American Association for the Advancement of Science (AAAS) elkarteak hilerria txikituta eta inguruarekin berdinduta zegoela ebatzi zuen.

Gobernuaren helburua armeniarren aztarnak guztiak suntsitzea da, horrela Azerbaijanen inoiz ez zirela izan frogatu nahirik. Gaur egun, hilerriaren tokian gune militar bat dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]