Julián Marías
Wikipedia(e)tik
Julián Marías espainiar filosofoa (Valladolid, 1914 - 2005). Ortega y Gasseten ikasle eta jarraitzailea. 1948an Giza jakintzen institutua sortu zuen Ortega y Gassetekin batera. 1964an Real Academia Españolako kide izan zen. Maríasen dotrina Ortega y Gasseten bizi arrazoian oinarritzen da. Liburu eta artikulu asko idatzi zituen. Horien arteko aipagarrienak hauek dira: Historia de la filosofía (1941), Ortega y la idea de la razón vital, Antropología metafísica, El intelectual y su mundo, Problemas del Cristianismo.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.