Julián Zugazagoitia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Julián Zugazagoitia
Datu pertsonalak
Izen osoa Julián Zugazagoitia Mendieta
Ezizena Fermín Mendieta
Jaio 1889ko otsailaren 5a
Bilbo ( Bizkaia)
Hil 1940ko azaroaren 9a (51 urte)
Madril ( Espainia)

Julián Zugazagoitia Mendieta (Bilbo, 1889ko otsailaren 5a - Madril, 1940ko azaroaren 9a) euskal abokatu eta politikaria izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langile baten semea, Euskadiko Ezkerraren Gazteak sortu eta berehala kide bilakatu zen. Primo de Riveraren diktaduran Santoñara erbesteratu zuten non idazteari ekin zion. 1931n jaioterriko zinegotzi hautatu zuten eta gero baita Badajozeko diputatu ere.

Gerra Zibila Madrilen pasa zuen eta gero Frantziara ihes egin zuen. Gestapok atxilotua, frankistek epaitu eta fusilatu zuten.

Ibilbide literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunkari askotan idatzi zuen: La Lucha de Clases eta El Liberal Bilbon; La Vanguardia eta El Diluvio Bartzelonan eta PSOEren El Socialista zuzendu zuen.

Pablo Iglesias[2], Guerra y vicisitudes de los españoles.[3] edo Rusia al día[4] saikaerez gain, eleberriak ere idatzi zituen, 1927ko belaunaldian sar ditzakegunak:

  • Una vida anónima (1927)
  • El botín (1929),[5]
  • El asalto (1930)[6]
  • Los trabajos clandestinos, de 1934[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Auñamendi Eusko Entziklopedia, Julián Zugazagoitia Mendieta, http://www.euskomedia.org/aunamendi/152548 .
  2. Zugazagoitia, Julian. Pablo Iglesias. Espainiako Langile Alderdi Sozialista. Gasteiz, 1980. ISBN 84-300-1976-6.
  3. Zugazagoitia, Julián. Guerra y vicisitudes de los españoles. Bartzelona: Tusquets, 2001. ISBN 84-8310-760-0
  4. Zugazagoitia, Julián. Rusia al día. Madril: Editorial España, 1932
  5. Zugazagoitia, Julián. El botín. Madril: Viamonte, 2004. ISBN 84-95086-84-0
  6. Zugazagoitia, Julián. El asalto. Madril: Viamonte, 2005. ISBN 84-95086-85-9
  7. Zugazagoitia, Julian. Los trabajos clandestinos. Madril: Viamonte, 2005. ISBN 84-95086-88-3