Julia Basilika
Julia Basilika (latinez Basilica Iulia) Erromatar foroko hegoaldean dagoen tenplua da. Mendebaldean Vicus lugariusarekin muga egiten du, Saturnoren tenplutik bananduz, eta, ekialdean, Vicus Tuscusekin, Kastor eta Polluxen tenplutik banatzen duena.
Julio Zesar hasi zen eraikin hau eraikitzen, K. a. 54an, honengandik izena hartu zuelarik, aurretik, K. a. 169an eraiki zen Senproniar Basilikak izan zuen tokiak, Tiberio Grakok eraikia, hau, Gaio eta Tiberio plebearen tribunoen aita zelarik, nork, bere basilika eraikitzeko, Publio Kornelio Eszipion Afrikarraren etxea eta Tabernae Veteres direlakoen denda batzuk bota behar izan zituen. Tokia garbitzeko, Zesarrek, gainera, hizlarien tribuna, Erromatar foroaren mendebaldeko muturrera eraman behar izan zuen. Julia Basilika, Augustok amaitu zuen, baina su hartu zuen K. a. 14an, eta enperadore berak berreraiki zuen, nork bere seme adoptiboak ziren Gaio eta Luziori eskeini zien 12an. Karino enperadorearen garaian, 283an, beste sute bat jasan zuen, eta, erromatar enperadore bezala, honen ondorengo izan zen Dioklezianok berreraiki zuen. Beste suntsipen partzial bat izan zuen Alarikoren arpilaketaren garaian, 410ean, Gabino Vetio Probiano hiri prefektuak berreraiki zuelarik.
Zentunbiroen epaimahaiaren egoitza bezala funtzionatzen zuen, ehun ta larogei epaile, lau epaimahaiak batuta zeuden epaile kopurua zena.
Neurri handikoa zen (109x48 metro), 82x18 metroko erdialdeko nabe batekin, honen inguruan, lau nabe txikiago zeudelarik, bi solairutan gangatuak eta zutaberdiz inguratutako arkuekin. Erdialdeko nabea, lau zatitan banatzen zen, gortinadi edo behar zenean, tokia hutsik uzteko ken zitezkeen zurezko egituren bidez.
Arkupeko harmailadian, haitzurdin zurian grabatutako jokoak daude, dama txinatar antzeko batzuk, edo sekziotan banatutako zirkulu bat.
Ikus, gainera[aldatu]
Koordenatuak: 41°53′31″N 12°29′06″E / 41.891979°N 12.484884°E