Julia Levy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Levy
Bizitza
JaiotzaSingapur1934ko maiatzaren 15a (89 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaColumbia Britainiarreko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakimmunologoa
Enplegatzailea(k)Columbia Britainiarreko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society of Canada (en) Itzuli

Julia Levy (Singapur, 1934ko maiatzaren 15a) kanadar immunologoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vancouver eta Londresko unibertsitateetan ikasketak egin ostean, mikrobiologiako irakasle izan zen Vancouverko Unibertsitatean. Unibertsitateko beste irakasle batzuekin batera, bere botika-konpainia sortu zuen, eta hainbat gaixotasunen eta minbizi-motaren aurkako botika eta tratamenduak ikertzen eta garatzen lan egin zuen.

1986an, Johnson&Johnson konpainiak eskatuta, fotofrin izeneko gaiaren ikerketa-programaz arduratu ziren, eta 1993an fotofrina maskuriko minbiziaren tratamenduan erabiltzea onartu zuen Kanadako gobernuak. Azaleko, biriketako, urdaileko eta umetoki-lepoko minbizietarako ere erabil daiteke. Gero, artritisa, psoriasia, esklerosi anizkuna eta beste gaitz autoimmune batzuk BPD (BenzoPorphyrin Derivative) izeneko bigarren belaunaldiko botika fotodinamikoekin tratatzeko ikerketa-programa bati ekin zion Julia Levyk.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]