Julia Zesaris (Zesar)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Julia Zesaris, latinez Julia Caesaris (K. a. 83 - K. a. 54), Julio Zesarren alaba bakarra izan zen, Kornelia Zina bigarren emaztearena.

K. a. 59an, Ponpeiorekin ezkondu zen Julia, Fausto Sila (Silaren ondorengoa) eta Marko Bruto ezkongaiak zituen arren. Ponpeiorekiko ezkontza politikoa zen erabat, biek (Ponpeiok zein Zesarrek) haien arteko hitzarmen (Lehen Triunbiratoa izenekoa) indartu nahi zutelako, senatariei, batez ere Katon Minorreko taldeari, aurre egiteko.

Hala ere, Plutarkoren arabera, Ponpeio maitemindu zen emazte gaztearekin. Hispania Tarraconensis probintzia Erromatik gobernatzea erabaki zuen, Juliarekin egon ahal izateko. Julia, ume bat erditzen ari zela hil zen, K. a. 54an. Heriotzak aita eta senarra zeharo atsekabeturik uzti zituen. Heriotza, halaber, Lehen Triunbirato porrotera (eta gerra zibilera) eraman zuen lehen pausoa izan zen.

Plebeko tribunoen oposizioa gorabera, Juliari estatu-hileta eman zioten. Julio Zesar alabaren ondoan lurperatu zuten K. a. 44an.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julia Zesaris (Zesar) Aldatu lotura Wikidatan