Julian Ajuriagerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julian Ajuriagerra
Bizitza
JaiotzaBilbo1911ko urtarrilaren 7a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMilafranga1993ko martxoaren 23a (82 urte) (82 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaParisko Medikuntza Eskola 1937) doctorate in France (en) Itzuli : medikuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpsikiatra, unibertsitateko irakaslea, psikoanalista eta Frantziako Erresistentziako kidea
Enplegatzailea(k)Clinique de Belle-Idée (en) Itzuli
Collège de France  (1975 -  1981)
Jasotako sariak
KidetzaReial Acadèmia de Medicina de Catalunya (en) Itzuli

Julian Ajuriagerra Otxandiano, baita ere Ajuria ezizenez ezaguna, (Bilbo, 1911ko urtarrilaren 7a - Milafranga, Lapurdi, 1993ko martxoaren 23a) Frantzian ari izan neuropsikiatra eta psikoanalista zen. Psikiatria eklektiko, ikasi eta humanista baten ezohizko ordezkaria da. Frantzian, sektore psikiatriari hasiera eman dutenetarikoa da Julian Ajuriagerra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landa munduan hezia, medikuntza ikasteko hamasei urterekin Parisera joan zen. Kanpo psikiatra bilakatu zen Sainte-Anne ospitalean. Atzerri mediku izanez, 1950. urtea arte ez zen pagatua izan, erizain zaindarientzat lan egin behar zuelarik, Vichy Gobernuak praktika hori debekatu arte. Gaëtan Gatian de Clérambault eta Pierre Janeten seminarioak segitzen zituen eta surerrealisten ingurunera sarritan joaten zen. Medikuntza ikasketak Espainian bururatu zituen baina Gerra Zibilak bere azken azterketak ez zion utzi pasatzen. Gerra zibilean, Errepublikanoentzat engaiatu zen.

Bere tesia La Douleur dans les affections du système nerveux central, Jean Lhermittek hitzaurreratu zuen. Azken horrek Ajuria laguntzaile gisa hartu zuen bere Nerbio-sistema anatomiaren laborategian 1938tik 1946ra. 1942tik 1945era 30 urteko inguruko gizona frantses barne erresistentziaren militante egin zen. Bigarren mundu gerra urte bat geroago, psikiatria eta neurologiako irakasle agregatua izendatu zuten.

René Diatkine psikoanalistaren ezagutza egin zuen, eta harekin psikomotrizitate-arazo eta lengoaia-arazoentzat kontsultazioak ideki zituen. Harekin ere, Psychatrie de l'enfant aldizkaria sortu zuen. Psikoanalisia bat Sacha Nachtekin egin zuen. 1950ean Juan Ajuriagerrak frantses nazionalitatea eskuratu zuen eta horrela baxoa zein baliokidetasunak erdiesten ahal zituen mediku tituluaren onarpenarentzat.

1959. urtean, Ferdinand Morel irakaslea ordezkatzen du psikiatriako Bel-Air unibertsitate ospitalean Genevan. Psikiatriako ospitalea, 1975 arte kudeatuko zuen. Genevar psikiatria garatzea eta erreferentzi bilakaraztea zilegitu zuen. Urte haietan arraroa bazirudien arren, psikoanalistek neurologoekin batera lan egiten zuten. Alor horretan, kolaborazio eta zeingehiagoka espiritu hori gutitan erdietsia izaten zen. Bestalde, erlaxazio teknika onera eraman zuen, « Ajuriagerra metodoa ».

Geroago, Geneva utzi eta Parisera joan zen non Frantziako Kolegioan erakasle bilakatu zen. Irakaskuntza eta ikerketa jarduera anitz bururatzen zuen oraindik Frantzian, Espainian eta Euskal Herrian. 1986an eritasun batek bere jarduerak uztea behartu zuen.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Douleur dans les affections du système nerveux central, Doin, Paris, 1. bol., 1937, 149 o.
  • La Douleur centrale, medikuntza doktoregoarentzat, Unibertsitate doktoregoa ; presidentea: Henri Claude, Parisko medikuntza fakultatea, Cahors, 1 Bol., 1937, 177 o., Sainte-Anneko ospitaleko Henri Ey liburutegian irakurgai, Parisen.
  • Psychopathologie de la vision, Jean Lhermitten laguntzarekin, Masson, Paris, 1 bol., 1942, 147 o.
  • Les Rapports de la neurologie et de la psychiatrie - problèmes neuropsychiatriques ; Henri Ey eta Henri Hécaenen laguntzarekin, D. Batiaren zuzendaritzapean, Hermann, Paris, 1 bol., 125 o. (Julian Ajuriaguerra eta Henri Hécaenen txostena , 15-98 o.).
  • Epilepsies, leurs formes cliniques et leurs traitements, L. Marchanden laguntzarekin, Desclée de Brouwer, Paris, 1 bol., 720 o.
  • L'Axe corporel : musculature et innervation, André-Thomasen laguntzarekin, Masson, Paris, 1 vol., 538 p.
  • Étude sémiologique du tonus musculaire, André-Thomasen laguntzarekin, Flammarion, Paris, 1 vol., 844 p.
  • Le Cortex cérébral: étude neuro-psychopathologique, Henri Hécaenen laguntzarekin, Masson, Paris, Lrc éditions, 1949, 413 p. ; 2. ed. cf. 1960.
  • Manuel de psychiatrie de l'enfant, Masson, 1980
  • L'Écriture de l'enfant, tome 1, Delachaux & Niestle, 1989

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Oar (J.M.), Gimon Ugartetxea (J.), Vie et oeuvre de Julian de Ajuriaguerra", Masson, 1996.
  • Siguán (M.), 1994, Julián de Ajurriaguerra. In Memoriam : el hombre y la obra. 1911-1993, Revista de Logopedia, Foniatría y Audiología, n°14, 1994.
  • Bergeron (M.), « Julian de Ajuriaguerra (1911-1993) », Bulletin de psychologie, Tome 46 (11–15), N°411, 1993, p. 637-638.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]