Julian Etxeberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julian Etxeberria

Bizitza
JaiotzaEibar1875eko urtarrilaren 9a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaEibar1948ko ekainaren 8a (73 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarmagilea eta irakaslea

Julian Etxeberria Orbea (Eibar, 1875eko urtarrilaren 9a - Eibar, Gipuzkoa, 1948ko ekainaren 8a), euskal enpresari eta irakaslea izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibarren familia ezaguneko semea zen: Bonifazio anaia STAR tailerreko sortzailea, Polonia arreba eskola-maistra...16 urte zituela merkataritza ikasketak amaitu eta Soraluzeko kanoi lantegian hasi zen. Gero Zornotzan eta G.A.C., (Garate, Anitua y compañía) lan egin zuen, Donostiako Victor Mendizabalen tailerrean lan egin eta campogiro pistola asmatu arte.

1909an Star pistola automatikoa patentatu eta, Jose Cruz Etxeberria aitari patentea eman ondoren, STAR, Bonifacio Echeverría S.A. lantegian ekoizten hasi ziren.

1912an jaioterriko Armeria Eskola sorberriko lehendabiziko zuzendari bilakatu zen. Bertan 25 urteegon zen, Gerra Zibilera arte, matematikak eta teknologiako klaseak emanez.

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eibarko erdigunean, kale batek bere omenezko Julian Etxeberria izena darama

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]