Julian Gaiarre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Julian Gaiarre
Julian Gaiarre
Datu pertsonalak
Izen osoa Sebastian Julian Gaiarre
Jaio 1844ko urtarrilaren 9a
Erronkari, Nafarroa Garaia
(Euskal Herria)
Hil 1890eko urtarrilaren 2a
(45 urte)
Madril (Espainia)
Musika
Musika tresnak ahotsa
Generoa(k) opera
Webgunea http://www.juliangayarre.com/

Sebastian Julian Gaiarre (Erronkari, Nafarroa Garaia, 1844ko urtarrilaren 9a - Madril, Espainia, 1890eko urtarrilaren 2a) opera abeslaria eta tenorra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitan, artzain ibili zen jaiolekuan. Geroago, forjari eta errementari ibili zen Irunberrin eta Iruñean. Nafarroako hiriburuan Orfeón Pamplonés abesbatzan tenor gisa kantatzen hasi zen. Hilarion Eslava irakaslearen eskutik Madrilen amaitu zuen, baina Iruñera laster itzuli behar izan zuen, Espainiako hiriburuan jasotako harrera hotzagatik. Ordutik aurrera ordea, arrakasta izan zuen.

Milana jo zuen 1869. urtean kantu teknikak ontzera. Milanen zazpi hilabetez aritu ondoren, jendaurrean kantatzeko aukera izan zuen Varesen lehenengoz (Giuseppe Verdiren I Lombardi opera). Zazpi urtez Europako antzoki ospetsuenetan kantatu ondoren, Milango Scala ospetsura itzuli zen Donizettiren La Favorita, bere obra gogokoena, kantatzera. Saioa guztiz arrakastatsua izan zen eta Scalako zuzendariek I Puritani (Bellini) eta La Gioconda (Ponchielli) obrak kantatzeko kontratua luzatu zioten.

Milango denboraldia amaitutakoan Buenos Airesa joan zen eta arrakasta handia izan zuen bertan. 1877. urtean Londresko Covent Garden antzeztokian lanean hasi eta zazpi urtez egon zen bertan. Urte berean Madrilen kantatu zuen lehen aldiz (La Favorita, La Africana, O Paradisso, Higanoteak, Lucia de Lamemoor). Bilbon eta Iruñean kantatu zuen 1882. urtean. Osasun ahulekoa zen Gaiarre gaixotu, eta bere jaioterrira itzuli zen osatzeko.

1884. urtean Parisen egin zuen debuta Lucrecia Borgia obrarekin eta ondoren Turin, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Parisen bertan kantatu zuen. Handik urte betera Parisko Opera Nagusian abestu zuen La Africana obrarekin eta, arrakastaz beti, Madrilera itzuli zen. 1889. urtean Madrilen hasi zen berriro, baina Bizeten Les pêcheurs de perles jokatzen ari zela ezin izan zuen amaitu obra.

1890. urteko urtarrilaren 1ean hil zen.

XIX. mende bukaerako tenor onenetako bat izateaz gainera, oso pertsona maitatua izan zen; bere garaiko idazle, musikari eta artistekin harremanak izan zituen: Mariano Benlliure, Sarah Bernhardt, Arturo Campión, Iparragirre. Omenaldi ugari eskaini zizkioten, bai bizirik zela, bai hil ondoren.

1902an Iruñean Gaiarre antzokia inauguratu zuten abeslariaren omenez.

Julian Gaiarre euskalduna zen eta Madril, Bartzelona, Paris eta Italiako zenbait hiritako funtzioen amaiera gisa Gernikako Arbola kantatu ohi zuen, gainera haren euskarazko gutunak gorde dira. Egungo hizkuntzalarientzat, Gaiarrek bere familiari bidalitako gutunak erronkariko euskara zenaren lekukotasun dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]