Juliano Medici

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juliano Mediciren erretratua

Juliano Medici (italieraz Giuliano de' Medici, Florentzia, 1453-1478ko apirilak 26) Pizkunde garaiko politiko italiar bat izan zen. Ez da bere iloba Juliano II.a Medicirekin nahastu behar, bere anaia Lorentzo Mediciren semea zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro Cosme Mediciren (Gotoso deitua) eta Lucrezia Tornabuoniren semea, bere aita hil ondoren bere anaia Lorentzo Medicirekin, beranduago Bikaina deitua izango zena, familiaren banketxe aktibitatearen zuzendaritza eta Florentziako gobernua hartu zuen. Florentziako gobernari bezala bere anaiak "arteen patroia" bezala zuen irudia bere "urrezko mutil" dibertigarri eta eder bezalakoaren irudiarekin osatzen zuen.

1478an Medicitarren familia etsaia zen Pazzitarrek abiatutako Pazzitarren konspirazioaren barnean sartua ikusi zen, Pazzitarrek Sixto IV.a aita santuaren babesa zutelarik, Florentzia Toskanan zehar hedatzearen aurka zegoena. Apirilak 26ko goizean, konjuratutakoen talde batek Santa Maria dei Fiori katedraletik irtetean eraso zituen bi anaiak: Lorentzo Medici zauritua izan zen, Juliano Francesco Pazzi eta Bernardo Bandiniren esku hila izan zelarik. 19 aldiz sastakatua izan zen eta unean bertan hil zela esaten da.

Simonetta Vespucciren maitalea izan zen, bera baino lehenago hil zena, 23 urterekin. Fioretta delako batekin, beharbada Antonio Goriniren alaba zena, ondoren bere iloba Leon X.a aita santuak 1513an legitimo bezala deklaratu zuen seme bat izan zuen, legez kanpoko ezkontza bat argudiatuz, Julio Medici kardinala, beranduago Klemente VII.a aita santua izango zena.

Bere anaia Lorentzorekin batera Florentziako San Lorenzo basilikako Medicitar kaperan lurperatua dago. Bere hilobia Michelangeloren Birjina haurrarekin izeneko eskulturarekin apaindua dago.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juliano Medici Aldatu lotura Wikidatan