Julio-klaudiotar dinastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julio-Klaudia dinastia» orritik birbideratua)
Julio-Klaudiarren familia zuhaitza

Julio-Klaudiotar dinastia[1] Erromako lehen bost enperadoreek. Dinastia hau, Augustok sortu zuen Julio Zesarren jarraitzaileen arteko gudu zibilean Marko Antonio lehiakidea garaitu eta ordura arteko Errepublika Erromatarraren botere osoarekin egitean. Enperadore hauek Inperioren buruan egon ziren K.a. 27tik K. o. 68 arte, non azken Julio-Klaudiarrak, Neronek, bere buruaz beste egin zuen. Dinastia honetan Juliar eta Klaudiar leinuek bat egin zuten ezkontza eta adopzioen bidez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Augustok, Julio Zesarren oinordekoak, boterea hartu zuenean, hilzorian zegoen Errepublika berrezartzearen aitzakian egin zuen, Zesarren akatsak ekidin nahian monarkiaren aurkako sentimendua nagusi zen gizartean. Agintaldi luzearen ostean, K.o. 14. urtean hil zen, bere lekua Tiberio-ri utziz. Erreinualdia bere ahotan jarri izan diren hitz batzuekin laburtu izan da: "adreiluz eginiko hiri bat aurkitu nuen eta marmolez egina utzi"[2]. Hau hiltzean, Tiberio iritsi zen boterera, nahiz eta ez izan hilberriaren lehenengo aukera (gainontzekoak azkarregi hil baitziren). Tiberio, Augustoren mailan egotearen erronka ia ezinezkoaren lehen protagonista izan zen. Aurrekoaren konkista militarrak alde batera utzi eta kontrolpeko lurraldea sendotzen jardun zuen batez ere[3]. Ez zen nabarmentzeko moduko agintaldia izan. K.o. 37. urtean hil zen eta Kaligulak ordeztu zuen boterean.

Fama txarreko agintaria izan zen Kaligula, iritsi zaizkigun garaiko testuen egileen artean behintzat. Fama honek, gugaino enperadorearen inguruko sinesgarritasun gutxiko istorio bitxiak ekarri dizkigu, bere zaldia kontsul bilakatu izanarena esaterako. Boterea hartu eta lau urtetara erail zuten bere soldaduek[4]. K.o. 41. urtean soldadu hauek aukeratu zuten hil zutenaren oinordekoa: Klaudio. Ordura arte gutxietsia izan zen Klaudioren izendapenak Erromako hiritarrak harritu zituen. Erraz maneiatuko zutela uste zuten izendatu zutenek, baina itxuraz zituenak baino gaitasun handiagoak erakutsi zituen[5]. Bere erreinualdiko mugarri esanguratsuenetakoa Britaniaren konkista izan zen.

K.o. 54an, Klaudio hiltzean, Neron iritsi zen agintera gazte zelarik. Gizon maltzur gisa pasa da historiara geroko idazle erromatar batzuen kritikei esker, nahiz eta ziurrenik ez duten errealitatearekin eta bere agintearekin lotura askorik. Erroma erretzearen arduradura izatea leporatu zioten esaterako, ziurrenik Erroman ere ez zegoenean[6]. 68an estatu-kolpe batek bere buruaz beste egitera behartu zuen, ia mende batez garaiko inperio handiena gobernatu zuen leinuari amaiera emanez. Heriotza honen ostean, berriz ere, guda zibila piztu zen inperioan.

Enperadore julio-klaudiarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Augusto (K.a. 2714)
  2. Tiberio (14–37)
  3. Kaligula (37–41)
  4. Klaudio (41–54)
  5. Neron (54–68)

Aipaturiko agintariak hurrenez hurren:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 182 Araua. Dinastien izenak. Euskaltzaindia 4. orr.
  2. (Gaztelaniaz) «Augusto: el gran constructor de Roma» historia.nationalgeographic.com.es 2013-04-04 (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Tiberio, el más triste de los emperadores romanos» historia.nationalgeographic.com.es 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Calígula, el césar al que todo estaba permitido» historia.nationalgeographic.com.es 2015-06-08 (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  5. (Gaztelaniaz) «Claudio, el emperador romano despreciado» historia.nationalgeographic.com.es 2020-10-13 (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  6. (Gaztelaniaz) «¿Fue Nerón tan malo como se piensa?» historia.nationalgeographic.com.es 2014-10-03 (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]