Julio María Sanguinetti
| Julio María Sanguinetti | |
|
|
|
|---|---|
| 1995eko martxoaren 1a – 2000ko martxoaren 1a | |
| Lehen ministroa | Hugo Batalla (1995-1998) Hugo Fernández Faingold (1998-2000) |
| Aurrekoa | Luis Alberto Lacalle |
| Ondorengoa | Jorge Batlle |
| 1985eko martxoaren 1a – 1990eko martxoaren 1a | |
| Lehen ministroa | Enrique Tarigo |
| Aurrekoa | Rafael Addiego Bruno |
| Ondorengoa | Luis Alberto Lacalle |
|
|
|
| Jaiotza | 1936ko urtarrilaren 6a Montevideo, Uruguai |
| Alderdi Politikoa | Alderdi Gorria |
| Ezkontidea | Martha Canessa |
| Lanbidea | Abokatua |
Julio María Sanguinetti (Montevideo, 1936ko urtarrilaren 6a) uruguaiar politikaria da. 1985etik 1990era eta 1995etik 2000ra Uruguaiko Errepublikako lehendakaria izan zen.
Bizitza [aldatu]
Zuzenbide-ikasketak egin zituen, eta zenbait argitalpenetako zuzendari izan zen: El Día eta Correo de los viernes. Industria eta Merkataritzako ministro izan zen, eta Hezkuntza eta Kulturakoa. Hezkuntza Orokorreko Legea proposatu zuen (1973an onartutakoa) eta Uruguaiko demokrazia negoziatu zuen armadarekin.
Hamabi urtez Uruguai erregimen militarraren mende egon ondoren, 1985ean lehendakari hautatu zuten Sanguinetti. Kontsentsuko politika erreformista bultzatu zuen, eta diktadura militarraren garaian giza eskubideak urratzeagatik auziperatutako militarren epaiketak bertan behera utzi zituen legea bideratu zuen. 1995ean, lehendakaritza eskuratu zuen berriro, haren alderdiak aurreko urteko azaroko hauteskundeak gutxigatik irabazi ondoren. 1996ko abenduan, Uruguaiko sistema politikoan berrikuntza sakonak egin zitezen lortu zuen, erreferendum bidez; gobernuburuaren aginpidea handitzea, besteak beste.
2010eko otsailean amaitu zuen Uruguaiko Parlamentuko jarduera. Gaur egun, Gazte Liderren Nazioarteko Fundazioko Aholku Batzordeko kide da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.