Julius Wagner-Jauregg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julius Wagner-Jauregg

Bizitza
JaiotzaWels (en) Itzuli1857ko martxoaren 7a
Herrialdea Austria
HeriotzaViena1940ko irailaren 27a (83 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Balbine Karoline Wagner-Jauregg (en) Itzuli
Anna Wagner-Jauregg (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaSalomon Stricker (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Alexandra Adler (en) Itzuli
Wilhelm Reich
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Salomon Stricker (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua, neurologoa, psikiatra eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Vienako Unibertsitatea
Grazko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Austriako Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
University singers and bards of Vienna (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaGreater German People's Party (en) Itzuli

Find a Grave: 9266081 Edit the value on Wikidata

Julius Wagner-Jauregg (Wels, 1857ko martxoak 7-Viena, 1940ko irailak 27), mediku austriarra izan zen.

Vienako Unibertsitatean ikasi zuen 1874 eta 1880 bitartean, eta, lizentziatura lortu ondoren, Patologia katedrako laguntzailea izan zen 1881 eta 1882 bitartean, eta klinika psikiatrikokoa 1883 eta 1889 bitartean. 1885ean, Neurologia eta Psikiatria doktoretza lortu zuen Vienako Unibertsitatean. 1889 eta 1893 bitartean, psikiatria eta neurologia irakatsi zituen Grazeko Unibertsitatean, azken urte honetan, Vienako Unibertsitatean Psikiatria katedra lortu zuelarik, non 1893 eta 1928 bitartean aritu zen.

Lan ugari egin zituen, bihotzeko nerbio estimulatzaileen funtzioari buruz, tiroidearen fisiologia eta gaixotasunei buruz, Psikiatriaren ikuspegi mediku-forentseari buruz.Goloarentzako tratamendu bat garatu zuen, iodoa emanez. Psikosia eta kretinismoaren tratamenduak ere ikertu zituen, tiroide guruinaren prestaketekin tratatu zituenak.

Piroterapiaren sortzailea da, gaixoetan sukarraldiak eragitean datzan metodoa. Terapia hau, eraginkorra izan zen sifiliak eragindako jarraikako paralisi orokorrean. 1917an, lehen aldiz sifilisaren ondoriozko paralisia jasaten zuten gaixoak, sukarra zutenean hobetu egiten zirela ikusi zuenetik hogeita hamar urte igaro ondoren, malaria erabili zuen sukar eragile bezala jarraikako paralisi orokorra sendatzeko. Teknika iraultzaile hau, laster onartu eta erabili zen modu orokorrean beste gaixotasun batzuentzako.

1927an Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]