Junípero Serra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Junípero Serra

Frai Junípero Serra (Petra, Mallorca, 1713 - San Carlos de Monterreyko misioa, Kalifornia, 1784) espainiar elizgizona eta kolonizatzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1730. urtean frantziskotarren ordenan sartu zen, eta Palmako Unibertsitatean izan zen irakasle. 1749an, Espainia Berriko misioetara bidali zuten. 1749-1758 urteetan Sierra Gordan izan zen (Querétaro), eta handik Mexikora abiatu zen. Mexikon Croix erregeordearekin jarri zen harremanetan, iparraldea konkistatzeko asmotan. 1767. urtean, jesuitak egotzi zituztenean, Behe Kaliforniara bidali zuten. 1769. urtean Goi Kaliforniara joan zen, eta San Diegoko eta San Carlos de Monterreyko misioak sortu zituen. 1776tik aurrera, misio gehiago zabaldu zituen San Franciscon, San Gabrielen (egungo Los Angelesen), eta beste leku batzuetan. Eremu horretako amerindiarrak katoliko bihurtu zituen, eta gaztelania irakatsi zien. 1988an dohatsu egin zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Junípero Serra Aldatu lotura Wikidatan