Jun'ichirō Tanizaki
Wikipedia(e)tik
Jun'ichirō Tanizaki, japponieraz 谷崎 潤一郎, Tanizaki Jun'ichirō (Tokio, Japonia, 1886ko uztailaren 24a - Yugawara, Japonia, 1965eko uztailaren 30a) Japoniako eleberrigilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Literatura klasikoko irakasle izan zen Tokion urtebetez, baina irakaskuntzari utzi zion literatura-lanetan jarduteko bete-betean. Japoniako eleberrigile moderno nagusia da.
Haren eleberrien ezaugarri nagusiak japoniar tradizionalismoa eta erotismoa dira. Eleberri klasiko batzuk literatura zaharretik japoniera modernora itzuli zituen.
Obra nagusiak [aldatu]
- Irezumi (1910, "Tatuajea")
- Otsuyagoroshi (1915, "Otsuyaren erailketa")
- Shunkinsho (1933, "Shunkinen historia")
- Kagi (1956, "Giltza")
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.