June Allyson
June Allyson, jaiotza-izenaz Eleanor Geisman (Westchester, New York, AEB, 1917 - Ojai, Kalifornia, AEB, 2006), estatubatuar antzezlea, dantzaria eta abeslaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Errebistetan eta film labur batzuetan lan egin ondoren, Panama Hattie filmean lan egitera deitu zuten, Betty Hutton antzezlearen ordezko. Gero, Broadwayn, Best Foot Forward filmean lan egitera deitu zuten. Film horrek zabaldu zizkion zinemako ateak, Metro Goldwyn Mayerren sartzeko aukera eman baitzion.
Hamar urtez, agindu zizkioten paper guztiak jokatu zituen. Besteak beste, Bihotzaren taupaden arabera, Bostongo bi ahizpa eta Hiru mosketariak filmetan lan egin zuen, eta Joren papera jokatu zuen Neskatilak filmean, Elizabeht Taylor eta Janet Leighekin batera. 1954an, Musika eta malkoak filmean parte hartu zuen, James Stewartekin.
Hamarraldi hartako gainerako lanetatik, aipagarriak dira Handinahien dorrea (1954, Robert Wise), eta Maitasun interludioa (1959, Douglas Sirk). 1954an, bere senar Dick Powellekin batera, Four Stars eskoiztetxea sortu zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.