Junes Casenave

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Junes Casenave
Datu pertsonalak
Izen osoa Junes Casenave-Harigile
Jaio 1924ko apirilaren 4a
Santa Grazi (Zuberoa Zuberoa)

Junes Casenave-Harigile[1] (Santa Grazi, Zuberoa, 1924ko apirilaren 4a - ) idazle eta apaiz zuberotarra da. Idazle prolifikoa, trajeria askoren egilea izateagatik nabarmendu da.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Santa Grazin jaio zen; aita biarnesa eta ama[2] santagraztarra zituen. Txikitan Albert Constantin idazle eta politikari euskaltzaleak sarritan bisitatzen zuen Casenavetarren etxea.

Kirol ugari praktikatu du. Santa Grazin ohikoa zen bezala lau hizkuntzaren hiztuna da: euskara, Bearnoko okzitaniera, frantsesa eta espainiera.

Apaizgai, Bètharramen (Bearno) ikasi zuen, 21 urterekin Palestinara joan zen. Betleemen hartu zituen eskolak eta 1948ko gerra bertatik bizi izan zuen; hantxe egin zen apaiz betharramdarra[3], 24 urterekin.

Bètharramen (4 urtez), Limòtgesen (Lemosin, Okzitania; 12 urtez) eta Donapaleun (Etxekopar kolegioko zuzendari; 1964-1981) irakasle eta pedagogo ibili zen. Latin, frantses eta greziera irakatsi ditu. Oro har 33 urtez aritu izan da irakaskuntzan.

1981ean Zuberoara itzuli zen apaiz lanak egitera, lehen Larrainera bi urtez; geroago Altzaira, non orain dela 27 urte bizi den eta Basabürüa zein Arbailako hamar elizaren ardura du, Ozazetik Etxebarrera.

Euskaltzain urgazlea da 1982tik eta 2000n ohorezko euskaltzain egin zuten.

[aldatu] Lanak

[aldatu] Saiakera

[aldatu] Itzulpena

[aldatu] Historikoak

[aldatu] Pastorala

Hamabi pastoral ditu emanak, denak euskaraz bat izan ezik: Juan Martin Pueyrredon, Bearnoko Landan (Lanne en Baretous, Lanno) 1997an frantsesez emana, kantak bearnoeraz[4]. Beste 9 ditu idatziak, oraindik eman gabe. Taularatutakoak:

[aldatu] Bestelakoak

[aldatu] Iturriak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Horixe da erabiltzen den izen osoa. Zuberoan askotan gertatzen den bezala, gaskoi eta euskaldun familien semea da eta gaskoieran jatorria duen deitura da Casenave: okzitaniera arautuan Casanava, "etxe berri" alegia.
  2. Amak izugarri lagundu zion urte luzez zubererazko hitzak biltzeko lanean.
  3. Mixel Garikoitzek sortutako kongregazioa. Horrela deitua Bearnoko Bètharramen duelako egoitza.
  4. Frantses, okzitaniera eta gaztelaniazko itzulpenekin.
  5. 2.000 bat bertso idatziak ditu.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak