Jungfrau
Wikipedia(e)tik
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Garaiera | 4.158 m | |||
| Gailurra | - m | |||
| Kokapena | ||||
| Koordenatuak | 46°32′12″N 07°57′45″E / 46.53667°N 7.9625°EKoordenatuak: 46°32′12″N 07°57′45″E / 46.53667°N 7.9625°E | |||
| Mendilerroa | Alpeak | |||
| Lehen igoera | 1811 J.Meyer eta H.Meyerrek. | |||
| Ohiko bidea | - | |||
Jungfrau ("neska birjina" alemanieraz) Suitzako Alpeetako mendia da, herrialdeko hegoaldean kokatutakoa.
4.158 metro ditu. Berna eta Valais kantonamenduak bereizten ditu eta gailurretik hurbil igarotzen da Europan garaien dagoen burdinbidea, Jungfrau eta Mönch mendien artetik hain zuzen (3.457 metro). Turismo gune garrantzitsua da (negu kirolak). Meyer anaia suitzarrek iritsi zuten gailurra lehen aldiz, 1811. urtean.
Jungfrau-Aletsch-Bietschhorn izeneko eskualdea UNESCOk Gizateriaren Ondaretzat hartu du.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Alemanez)(Ingelesez)Jungfrau.ch
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.