Junnin Enperadorea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Junnin Enperadorea (japonieraz 淳仁天皇, Junnin-tennō, 733-765) Japoniako 47. Enperadorea izan zen oinordekotza ordena tradizionalaren arabera. Krisantemo Tronura iritsi aurretik, bere izen pertsonala (imina) Ōi Printze Inperiala zen (Ōi-shinnō).

Eduki-taula

[aldatu] Genealogia

Tenmu enperadorearen semeetako bat zen Toneri printzearen zazpigarren semea izan zen.

[aldatu] Biografia

Bere aita berak hiru urte zituenean hil zen, eta ez zuen titulurik jaso gortean. Bere patua 757an aldatu zen bere hirugarren mailako lehengusina eta adopziozko ama zen Kōken Enperatrizak Koroako Printzea izendatu zuenean Funado Printze Inperialaren ordez, hasiera batean bere oinordeko izendatua izan zena Shōmu enperadorea hil ondoren.

758an enperadore izendatua da 25 urterekin enperatrizak bere kargua utzi ondoren. Junnin Enperadorea bezala izendatua da.

Hala ere, bere erregealdia oso ahula izan zen eta erretiratutako enperatrizaren gobernari txotxongilo bat zen. Azkenik 764an enperadorea tronutik kendua izan zen enperatrizaren presioen ondorioz eta berau bihurtzen da berriz enperatriz, oraingoan Shōtoku Enperatriza izenarekin.

Teknikoki errege bezala aritu zen arren, ez zen enperadoreen zerrenda tradizionalean egon 1870 arte, Meiji enperadoreak gaur egun ezagutzen zaizkion hil ondorengo izena eta titulua eman zizkionean, Junnin Enperadorea alegia.

Hori baino lehenagoko dokumentuetan, enperadorea Haitei (廃帝) "tronutik kendutako enperadorea" bezala aipatua izan zen.

[aldatu] Kugyōak

[aldatu] Aroak


Aurrekoa
Kōken Enperatriza
Japoniako enperadorea
758-764
Ondorengoa
Shōtoku Enperatriza
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak