Junon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Louvreko museoan dagoen Junonen estatua.

Erromatar mitologian Junon[1] (latinez: Iūno, ˈjuːno ahoskatua) ezkontzaren jainkosa izan zen. Hera greziar jainkosaren baliokidea, jainkoen erregina zen. Saturnoren alaba, Jupiter neba eta senarra izan zuen eta seme bi, Marte eta Vulkano hain zuzen ere, izan zituen. Antzinako Erromako erlijioan jainko nagusienetariko bat izan zen eta Jupiter eta Minervarekin batera hiruko kapitoliotar osatzen zuen.

Epitetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Junonek hainbat epiteto izan zituen:

  • Interduca (‘emaztegaia ezkontzara eramaten duena’)
  • Domiduca(‘emaztegaia bere etxe berrira eramaten duena’)
  • Cinxia (‘emaztegaiaren faxa lotzen duena’)
  • Regina (‘erregina’)
  • Moneta (‘ondarearen babeslea’)
  • Lucina (‘umeak erditzen dituena’)
  • Lucetia (‘argia ekartzen duena’)
  • Pomona (‘frutarena’).
  • Pronuba (‘emagina’).
  • Ossipagina (‘hezurrak indartzen dituena’)

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero martxoaren 1ean bere omenez emakumeek Matronalia izeneko jaiak ospatzen zituzten[2]. Uztailaren 7an, Nonas Caprotinas jaiek ere Junon zuten patroi. Latinez bere izena daraman ekaina (Iunius) ezkontzeko hilabeterik aproposena zen antzinako erromatarrentzat, batez ere kalendak.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2.   Scullard, Howard Hayes (1981), Festivals and Ceremonies of the Roman Republic, Cornell University Press .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Junon Aldatu lotura Wikidatan