Junturadun transistore bipolar
|
|
Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz. |
| PNP | |
| NPN | |
| PNP eta NPN BJT transistoreen zeinu eskematikoak. B=Base, C=Collector y E=Emmiter | |
Bere asmatzaileek horrela deitu zioten erresistentzia igorle eta kolektore arteko intentsitate elektrikoren arabera aldatzeko propietarea zela eta.
Transistore bipolarrak hiru zati dauzka, triodoak bezala. Batek eramaileak igortzen ditu (igorlea), beste batek jaso egiten ditu (kolektorea) eta hirugarrenak, beste bien artekoak, eroaleen jarioa kontrolatzen du (basea).
Transistore bipolarretan igorle eta base arteko seinale elektriko txiki batek igorle eta kolektore arteko korrontea modulatzen du. Base-igorle seinalea oso txikia izan daiteke igorle-kolektorekoarekin alderatuta. Igorle-kolektoreko korrontea base-igorlekoaren oso antzekoa da "Beta" anplifikazio faktore batez anplifikatua.
Transitorea beraz anplifikadore moduan erabili daiteke. Gainera, anplifikadore guztiak bezala, osziladore moduan ere erabili daiteke, baita zuzentzaile eta on-off konmutadore moduan.
Transistorea etengailu elektroniko moduan ere erabili daiteke beraz, eta hau da izan ere elektronikan askotan erabiltzen den propietatea memoria eta beste motatako zirkuituen diseinuan.