Jura mendigunea
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Europako mendilerroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Jura (argipena).
Jura mendigunea[1] Alpeetatik iparralderantz dagoen mendilerroa da, Rhin eta Rodano ibaien haranen artean kokatuta.
Montmelon mendia udaberrian.
Eduki-taula |
[aldatu] Kokapena
Mendilerroa Frantzia, Suitza eta Alemania artean dago:
- Frantzian, Franche-Comté eskualdean, Rodano-Alpeak eskualdearen hegoaldean eta Ain departamenduaren ekialdean dago. Azken departamendu honetan mendilerroko mendirik altuena, Le Crêt de la Neige, mendia dago. Frantziar Juraren hegoaldeko zatia Savoiako iparraldea da, iparraldeko zatia, berriz, Alsaziako hegoaldea.
- Suitzan, Jurak mendebaldeko muga sortzen du, Basilea, Solothurn, Jura, Berna, Neuchâtel eta Vaud kantoiak zeharkatuz. Bertoko hiri nagusiak La Chaux-de-Fonds, Le Locle eta Sainte-Croix dira.
- Alemanian, mendiak txikiagoak dira. Mendilerroak Bavaria Suabia eta Frankoniako ordokiekin lotzen du.
[aldatu] Izena
Mendilerroak Frantziako departamendu bati, Suitzako kantoi bati eta aro geologiko bati eman diete izena.
[aldatu] Mendirik altuenak
- 1.718 m.: Crêt de la Neige (Ain)
- 1.717 m.: Le Reculet (Ain)
- 1.688 m.: Colomby de Gex (Ain)
- 1.679 m.: Mont Tendre (Vaud)
- 1.677 m.: La Dôle (Vaud)
- 1.621 m.: Le Grand Crêt d'Eau (Ain)
- 1.607 m.: Le Chasseron (Vaud)
- 1.607 m.: Le Chasseral (Berna)
[aldatu] Galeria
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-12