Jurassic Park (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jurassic Park (euskaraz Parke Jurasikoa) 1993ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Michael Crichton
Michael Crichton idazlearen izenburu berdineko Jurassic Park eleberrian oinarritua dago. Bertan, Sam Neill, Laura Dern, Jeff Goldblum, Richard Attenborough eta Samuel L. Jackson aktoreek antzeztu zuten.

Filmak honek mundu osoan sekulako arrakasta izan zuen, bai ikusle nahiz diru irabaziengatik, ordurarte inoiz diru gehien irabazi eta zuzendari berdinak zuzendutako 1982ko E.T. the Extra-Terrestrial filmaren errekorra gainditu zuelarik. Ondorioz, hiru jarraipen izan ditu The Lost World: Jurassic Park (1997), Jurassic Park III (2001) eta Jurassic World (2015).

Hiru Oscar Sari irabazi zituen: Efektu berezi onenen Oscar Saria, Soinu onenaren Oscar Saria eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria.

Argumentua

John Hammond (Richard Attenborough) aberatsak bere bizi guztiko ametsa egi bilakatzea lortu du: Jurasiko garaiko dinosaurioak klonatu eta haiekin urruneko uharte galdu batean parke tematiko bat sortzea lortu du. Jendeari bertako ateak ireki aurretik, ospeko zientzialari bikote bat (Sam Neill eta Laura Dern), eta matematikari bat (Jeff Goldblum) proiektuaren bidegarritasuna frogatu dezaten uhartera gonbidatuko ditu. Baina biziraupen sena eta gizakien diru-egarriaren aurrean segurtasun neurriek huts egingo dute.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jurassic Park (filma) Aldatu lotura Wikidatan