Jurgis Baltrušaitis
Wikipedia(e)tik
Jurgis Baltrušaitis (Kaunas, Lituania, 1873 - Paris, Frantzia, 1944) lituanierazko eta errusierazko olerkaria izan zen. Joera sinbolistari lotu zitzaion hasieratik, eta bere garaiko aldizkaririk ospetsuenetan parte hartu zuen. Lurreko eskailera (1911) eta Mendirako xidorra (1912) ditu lan ezagunenak, baina hil ondoren argitaratu ziren Lirioa eta heriotza (1948) eta Zuhaitza sutan (1968) olerki-liburuetan nabari zaio ukiturik lirikoena eta malenkoniatsuena. Lituaniako joera sinbolistaren buruetako bat izan zen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.