Juscelino Kubitschek de Oliveira
Wikipedia(e)tik
Juscelino Kubitschek de Oliveira brasildar mediku eta politikaria izan zen (Diamantina, Minas Gerais, 1902 - Rio de Janeiro, 1976). Belo Horizonteko alkate (1940), Minas Geraiseko diputatu (1934 eta 1946), estatu horretako gobernadore (1950) eta Brasilgo lehendakari (1955-1961) izan zen. Lehendakaritza-garaiko egintzarik ezagunena Brasilia hiria, 1959tik aurrera Brasilgo hiriburu izango zena, sortzea izan zen. Janio Quadros izan zuen ondorengoa Brasilgo lehendakaritzan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
