Justo Garate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:46, 18 iraila 2016
Justo Garate
Datu pertsonalak
Izen osoa Justo Garate Arriola
Ezizena Eneko, Eneko Mitxelena, Eneko Zilueta, Elo, Elorregi, Txeru Arriola
Jaio 1900ko abuztuaren 5a
Bergara (Gipuzkoa)
Hil 1994ko uztailaren 2a
Mendoza (Argentina)

Justo Garate Arriola (Bergara, Gipuzkoa, 1900ko abuztuaren 5a - Mendoza, Argentina, 1994ko uztailaren 2a) sendagilea, euskal gaietan aditua eta gaztelaniazko idazlea izan zen. Goitizen ugari izan zuen: Eneko, Eneko Mitxelena, Eneko Zilueta, Elo, Elorregi, Txeru Arriola.

Madrilen eta La Platan (Argentina) egin zituen medikuntzako ikasketak. Euskaltzain urgazle izendatu zuten, euskal kulturaren alde egin zuen lan handiarengatik. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Argentinara erbesteratu zen.

Revista Internacional de los Estudios Vascos, Eusko Jakintza, Munibe, Gernika, Príncipe de Viana aldizkarietan eta Boletín Americano de Estudios Vascos eta Euskalerriaren Adiskideak elkarteko argitalpenetan eman zituen argitara lan aipagarrienak.

Doctor honoris causa izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak 1982. urtean. Mendozan (Argentina) bizi izan zen.

Lan nagusiak

  • Guillermo de Humboldt. Estudio de sus trabajos sobre Vasconia (1933)
  • Ensayos euskarianos (1935)
  • La época de Pablo de Astarloa y Juan Antonio Moguel (1936)
  • El viaje español de Guillermo de Humboldt (1799-1800) (1946)
  • Viajeros extranjeros en Vasconia (1942)
  • Cultura biológica y arte de traducir (1943)
  • El carlismo de los vascos (1980)

Erreferentziak

Kanpo loturak