Juvénal Habyarimana
Wikipedia(e)tik
Juvénal Habyarimana Ruandako politikari eta militarra (Gasiza, 1937 - Kigali, 1994). Ruandako armadaburu eta Guardia Nazionalaren ministro izan zen 1963an. Estatu-kolpea jo zuen 1973an, eta Kayibanda agintetik kendu. Errepublikako presidente izan zen, Defentsa ministro gero eta, ondoren, Lehen Ministro. Hutu eta tutsi etnietako herritarren arteko harremanak baretzen ahalegindu zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.