Jørn Utzon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jørn Utzon

Bizitza
JaiotzaKopenhage1918ko apirilaren 9a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaHelsingør2008ko azaroaren 29a (90 urte)
Hobiratze lekuaHellebæk Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDanimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakdaniera
Irakaslea(k)Steen Eiler Rasmussen
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lantokia(k)Sydney
Kuwait
Teheran
Kopenhage eta Helsingør
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Arts
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli

Find a Grave: 31883241 Edit the value on Wikidata

Jørn Utzon (Kopenhage, 1918ko apirilaren 9a - ib., 2008ko azaroaren 29a) arkitekto daniarra izan zen, batez ere Sydney Opera House proiektatzeagatik ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopenhagen jaio zen, itsasontzi ingeniari baten seme. Danimarkan bertan gauzatu zituen arkitektura ikasketak, eta Bigarren Mundu Gerrak iraun zuen bitartean Erik Gunnar Asplund arkitektoarekin ikasi zuen. Ondoren bidaia luzeak egin zituen Europan, Estatu Batuetan eta Mexikon zehar. Handik itzulitakoan arkitekto lanetan hasi zen Kopenhagen bertan.

1957an Sydneyko opera eraikina gauzatzeko lehiaketa irabazi zuen ustekabean, bere lehenengo nazioarteko enkargua izan arren eta bere proposamenak lehiaketaren arauak bete ez arren, soilik garatu gabeko zirriborroak bidali baitzituen. Horrela hasi zen arazoz beteta egon zen opera eraikuntzaren prozesua.

Lan hartako ganga izugarriak eraikitzeko Utzonek asmakuntza tekniko ugari egin behar izan zituen, hasierako ideiekiko aldaketa ugari egin ondoren. Hasieran eliptikoak ziren oskolak, azkenean esfera baten parte ziren zatitan banatu zituen.

Barnealderako ideia ikusgarriak zituen arren, Utzonek ezin izan zuen diseinuaren parte hau burutu; 1965ean estatuko eraikuntza ministroarekin, aurrekontua zela-eta, izan zituen eztabaiden ondorioz, obra zuzendaritza utzi behar izan baitzuen 1966ko otsailean.

Azkenean opera eraikina 1973an amaitu eta zabaldu zen eta gaur egun munduko eraikin sinboliko ezagunenetariko bat da.

Hala ere, ez da hau Utzonen eraikin garrantzitsu bakarra, bere karrera luzean erakutsi baitu Erik Gunnar Asplunden diziplina eta oreka, Alvar Aaltoren formen kalitatea eta Frank Lloyd Wrighten egitura naturalak uztartzen maisua dela . Lekuarekiko sentsibilitatea eta formen organikotasun modernoa dira bere arkitekturaren ezaugarri nagusietako bi.

2003 urtean Pritzker saria lortu zuen, arkitekto batek lor dezakeen nazioarteko saririk garrantzitsuena.

2008ko azaroaren 29an hil zen, 90 urte zituela.

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Planetstaden etxebizitzak. Lund, Suedia (1958)
  • Kingohusene etxebizitzak. Elsinore, Suedia (1960)
  • Batzar aretoa. Kuwait (1972)
  • Can Lis. Mallorca Espainia (1972)
  • Opera eraikina. Sydney, Australia (1973)
  • Bagsvaerd eliza. Kopenhage, Danimarka (1976)
  • Can Feliz. Mallorca, Espainia (1995)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jørn Utzon Aldatu lotura Wikidatan