Kolonia (Alemania)
- Artikulu hau Alemaniako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Kolonia (argipena).
|
Kolonia |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Köln | ||
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
Kolonia |
||
| Alkatea | Fritz Schramma (CDU) | ||
| Herritarra | Koloniar | ||
| Koordenatuak | 50°57′0″N 06°58′″E / 50.95°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 50°57′0″N 06°58′″E / 50.95°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | ||
| Eremua | 405,15 km2 | ||
| Garaiera | 37 m | ||
| Posta kodea | 50441–51149 |
||
| Biztanleria | 1,007,119 bizt. (2010) | ||
| Dentsitatea | 0 bizt./km² | ||
| Sorrera | 50 | ||
| Matrikula | K | ||
| http://www.stadt-koeln.de | |||
Kolonia[1] (alemanez Köln, kolonieraz Kölle eta nederlanderaz Keulen) Alemaniako mendebaldean dagoen hiria da, Ipar Renania-Westfaliako estatuaren hiri nagusia dena eta herrialde osoko laugarren populatuena Berlin, Hamburg eta Munich ondoren. 1.007.119 biztanle zituen 2010ean.
Eduki-taula |
Etimologia [aldatu]
Erromatarren kolonia izan zen hasieran eta Colonia Claudia Ara Agrippinensium izena zeukan, Colonia Agrippina izenaz ezagutzen bazen ere.
Geografia [aldatu]
Rhin ibaiak zeharkatzen du Kolonia. Alemaniako hirugarren hiri zabalena da, 405'15 km²-ko azalera duelarik. Ingurua nahiko laua da, baina Koloniako punturik altuenak, babesturik dagoen Königsforst eremuak 108 metroko garaiera duen artean, punturik baxuenak, Worringer Bruchek, 37'5 metro baino ez ditu.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Cologne) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.2 | 6.6 | 10.5 | 14.2 | 19.0 | 21.3 | 23.7 | 23.7 | 19.6 | 14.6 | 9.0 | 6.2 | 14.5 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.3 | 2.9 | 6.1 | 8.9 | 13.4 | 16.0 | 18.3 | 18.0 | 14.6 | 10.4 | 5.8 | 3.4 | 10.0 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.7 | -0.9 | 1.7 | 3.6 | 7.7 | 10.7 | 12.8 | 12.3 | 9.6 | 6.2 | 2.5 | 0.6 | 5.5 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 60.4 | 46.6 | 62.5 | 50.5 | 72.4 | 87.6 | 86.0 | 65.3 | 69.3 | 61.7 | 63.2 | 70.7 | 796.2 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11.9 | 9.3 | 12.5 | 10.2 | 10.4 | 11.6 | 11.2 | 9.4 | 10.7 | 10.5 | 11.9 | 12.9 | 132.5 |
| Iturria: http://www.worldweather.org/016/c00056.htm World Meteorological Organization (Nazio Batuak) | |||||||||||||
Historia [aldatu]
Erromatar kolonia [aldatu]
K.a. 38. urtean Ubii leinu germaniarrak sortu zuen herrixkari Oppidum Ubiorum (ubioen herria) deitu zioten erromatarrek. Toki estrategikoan zegoenez, k.o. 50 urtean asentamentua handitu eta kolonia erromatar kategoria jaso zuen, Colonia Claudia Ara Agrippinensium izena hartuz.
85. urtean Germania Beherea probintzia erromatarreko hiriburu bihurtu zen eta 260 eta 271 artean Galietako Inperioaren hiriburu. 310an Konstantino I.a Handia enperadore zela Rhin ibaiaren gaineko zubia eraiki zen eta Alpeetatik iparraldera zegoen Europako merkatal hiri garrantzitsuena bihurtu zen. Enperadore erromatarrek bertan egiten zituzten denboraldi luzeak. 459an frankoak jabetu ziren hiriaz erromatarren agintaldiari amaiera emanez.
Erdi Aroa [aldatu]
Artzapezpikutza eskuratu zuen 785. urtean. Germaniako Erromatar Inperio Santuaren garaian, bertako artzapezpikua zazpi errege hautatzailetariko bat zen, baita hiru aita santu hautatzaileetariko bat ere. 1164ean Rainald de Dassel artzapezpikuak Errege Magoen erlikiak Koloniako katedralean zeudela zabaldu zuen eta hirirako erromesaldiak hasi ziren. 1288an Worringengo borroka galdu ondoren artzapezpikuak alde egin behar izan zuen eta Kolonia Hansa Ligan sartu zen.
1475ean Hiri Inperial Askea bihurtu zen. Honekin bere armada propioa sortu zuen, uniforme gorriduna, eta behar izanez gero Germaniako Erromatar Inperio Santuaren alde borrokatuko zena.
XIX eta XX mendeak [aldatu]
Napoleonek konkistatu eta Roer departamendu frantsesean sartu zuen. Vienako Batzarrak 1815ean Prusiaren menpeko Germaniar Konfederazioan kokatu zuen. Prusiak baina Düsseldorfen aldeko apustua egin zuen, hau Koloniaren gainetik jarriz. Hiri industriala izanik 1945eko bonbaketek erabat kaltetu zuten hiria, %80a suntsitu zelarik. Katedrale gotikoak zutik iraun zuen kalte txikiak baino ez zituen izan.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Koloniako katedrala
- Hohenzollernbrücke zubia.
- Erromatar Germaniar Museoa
- Colonius dorrea.
- Köln Hauptbahnhof, Koloniako Tren Geltoki Zentrala.
- Rhin ibaia
- RheinEnergieStadion, 1. FC Köln futbol taldearen estadioa.
Jaialdiak [aldatu]
Koloniako jairik handiena Karneval (ihauteriak) da. Azaroaren 11ko 11:11 direnean hasten da jaia, hiriko giltzak "zoroei" (Jecken) ematerakoan, eta sei egun irauten ditu. Astelehenean karroza koloretsuen Rosenmontagszug desfile erraldoia egiten da eta astertean Nubbel erretzen dute, sei egun hauetan pekatu ugari egiteagatik.
Kirolak [aldatu]
Koloniako futbol taldea 1. FC Köln da. Hiru aldiz irabazi du Bundesliga eta lau aldiz Kopa. 1986an UEFA Kopako txapeldunordea ere izan zen. Aipatzekoa da Kölner Haie izotz hockey taldea ere, Alemaniako txapelketa zortzi aldiz irabazi duena.
Alemaniako bigarren maratoi garrantzitsuena antolatu izan du 1997tik aurrera eta txirrindularitzako Koloniako Itzulia ere bai 1908tik aurrera.
Koloniar famatuak [aldatu]
- Julia Agrippinila (k.o. 15-59): Klaudio enperadorearen emaztea, Kaligularen arreba eta Neronen ama.
- Koloniako Hans edo Juan (1410-1481): Burgosko katedralaren arkitektoa.
- Jacques Offenbach (1819-1880): musika konpositorea.
- Konrad Adenauer (1876-1967): Alemaniako Errepublika Federaleko kntzilerra izandakoa. "Europaren aitetako" bat.
- Heinrich Böll (1917-1985): Literaturako Nobel Sariduna
Hiri senidetuak [aldatu]
Koloniak ondorengo hiriekin ditu senidetza-hitzarmenak:[2]
Iruditegia [aldatu]
-
Colonius dorrea eta hiriko ikuspegia
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 157. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0157.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-8-20
- ↑ Partnerstädte, http://www.koeln.de/koeln/die_domstadt/partnerstaedte. Noiz kontsultatua: 2009-06-22
- ↑ «Lile Facts & Figures», Mairie-Lille.fr, http://www.mairie-lille.fr/sections/site-en/Menu_horizontal_haut/discovering-lille/lille-facts-figures/lille-facts-figures. Noiz kontsultatua: 2007-12-17
- ↑ Kyoto Udal Webgunea / Data Box / Hiri Senidetuak, www.city.kyoto.jp, http://www.city.kyoto.jp/koho/eng/databox/sister.html. Noiz kontsultatua: 2010-01-14
- ↑ (Gaztelaniaz) Barcelona internacional - Hiri senidetuak, http://w3.bcn.es/XMLServeis/XMLHomeLinkPl/0,4022,229724149_257215678_1,00.html. Noiz kontsultatua: 2009-07-13
- ↑ Hiri Senidetuak, http://www.ebeijing.gov.cn/Sister_Cities/Sister_City/. Noiz kontsultatua: 2008-09-23
- ↑ «Hiri senidetuak», Tesalonika Hiria, http://www.thessalonikicity.gr/English/twinning-cities.htm. Noiz kontsultatua: 2009-07-07
- ↑ ::Bethlehem Udalerria::, www.bethlehem-city.org, http://www.bethlehem-city.org/Twining.php. Noiz kontsultatua: 2009-10-10
Kanpo loturak [aldatu]
| Ipar Renania-Westfalia estatuko hiriak | ||
|---|---|---|
|
|
||