Köpenick

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Köpenick

 Berlin
Köpenickeko udaletxea Dahme ibaiaren ertzean.
Köpenickeko udaletxea Dahme ibaiaren ertzean.
Köpenickeko bandera

Köpenickeko armarria

Izen ofiziala Köpenick
Herrialdea
Estatua
 Alemania
 Berlin
Herritarra köpenickdar
Koordenatuak 52°26′43″N 13°34′28″E / 52.44528°N 13.57444°E / 52.44528; 13.57444Koordenatuak: 52°26′43″N 13°34′28″E / 52.44528°N 13.57444°E / 52.44528; 13.57444
Köpenick non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Köpenick
Eremua 34,9 km2
Garaiera 34-115 m
Posta kodea 12459, 12555, 12557, 12559 eta 12587
Biztanleria 59.201 bizt. (2008)
Dentsitatea 1.696,3 bizt./km²
Sorrera 1209 inguru
Matrikula B
http://www.koepenick.net/

Köpenick Alemaniako Berlin hiriburuaren hego-ekialdean dagoen garai bateko udalerri historikoa da. Dahme eta Spree ibaiak elkartzen diren tokian kokatzen da. Gaur egun Berlin hiriko auzo bat da eta Treptow-Köpenick barrutiaren barnean kokatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1906an Wilhelm Voigt izeneko zapatari bat Prusiar ofizial gisara mozorrotu eta prusiar gudari talde bat engainatu ondoren, haien agintari moduan jarriz udalerri honetako udaletxearen jabe egin zen. Carl Zuckmayer idazle alemaniarrak gertakari xelebre eta umoretsu honen inguruko Köpenickeko kapitaina antzerki lan satirikoa argitaratu zuen, bestalde, gertakaria hainbat filma eta telebista ikuskizunen gaitzat ere hartua izan da. Gaur egun herrigunean Köpenickeko kapitainaren omenezko estatua bat ere badago.

1920an Berlin hiriburuko auzoa izatera iragan zen, honela bere 128 km2-ekin Berlingo barrutirik zabalena bilakatu zelarik. 2001 urteko administrazio eraberritze baten ondorioz Köpenick auzoa Treptow auzoarekin elkartu eta Treptow-Köpenick barrutia sortu zen.

Antzinako Köpenick herriaren irudi panoramikoa.

Irudia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]