Kōfuku-ji

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kōfuku-ji
Kofukuji0411.jpg
Tōkondō eraikina eta pagoda.
Udalerria Nara
Herrialdea  Japonia
Koordenatuak 34°41′N 135°50′E / 34.683°N 135.833°E / 34.683; 135.833Koordenatuak: 34°41′N 135°50′E / 34.683°N 135.833°E / 34.683; 135.833
Helbidea 48 Noboriōji-chō, Nara
Kōfuku-ji non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Kōfuku-ji
www.kohfukuji.com

Kōfuku-ji (興福寺?) , Naran dagoen tenplu budista ezaguna da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Aintzinako Narako monumentu historikoak izeneko multzoan. Hasieran zituen 175 eraikinetatik gutxi batzuk baino ez dira gelditzen. Naramachi Narako alde zaharraren parean dago, Sarusawa aintziraren gainean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fujiwara no Katamari jauntxoaren emazteak eraiki zuen 669an bere senarra senda zedin. Hasiera batean Yamashinan altxatu zuten baina 710an gaur egungo tokira aldatu zuten. Fujiwaratarren jatorrizko tenplua izanik 1185 urtean leinukoa zen Minamoto no Yoritomo shogunak Kamakura shogunerria eskuratu zuenean bere arbasoen tenplua babestu zuen eta Tōdai-ji-rekin batera Nara bi tenpu indartsu hauen inguruan haziz joan zen. 1336tik aurrera ordea hegoaldeko eta iparraldeko (Kōfuku-ji) jauntxoen artean botere eta kontrol goseak ezegonkortasuna ekarri zuen, tenpluak hainbat eraso jasan zituen eta sarritan berreraiki behar izan zen.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tōkon-dō (東金堂?)

(Ekialdeko urrezko eraikina): Eraikin nagusia da, 1425 urtean eraiki zuten beste birekin batera, gaur egun ordea berau baino ez dago. Urrezko eraikina izena du bertan gordetzen baita Japoniaren Altxor Nazionalaren zati bat.

  • Bost solairutako pagoda (五重塔 gojū-no-tō?)

: Bost aldiz erre da historian zehar. Oraingoa 1426an altxatutakoa da.

  • Hiru solairutako pagoda (三重塔 sanjū-no-tō?)

: XIII mendeko pagoda.

  • Hoku'en-dō (北円堂?)

(Iparraldeko eraikin oktogonala): 1210ean eraiki zen.

  • Nan'en-dō (南円堂?)

(Hegoaldeko eraikin oktogonala): 1741ean eraiki zen.

  • Ōyūya (大湯屋?)

: XV mendean eraikitako bainuetxea da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kōfuku-ji Aldatu lotura Wikidatan