Kōnin enperadorea
Kōnin enperadorea (japonieraz 光仁天皇, Kōnin-tennō, 709ko azaroak 18-782ko urtarrilak 11), Japoniako 49. enperadorea izan zen oinordekotza ordena tradizionalaren arabera. 770 eta 781 bitartean gobernatu zuen. Krisantemoko Tronura iritsi baino lehen, bere izen pertsonala (imina) Shirakabe Printze Inperiala (Shirakabe-shinnō) zen.
Eduki-taula |
Genealogia[aldatu]
Shiki Printze Inperialaren semea eta Tenji enperadorearen biloba zen. Hasiera batean, ez zegoen oinordekotza lerroan, baina Tenmu enperadoreak eta bere adarrak, tronua eskaini zioten. Ikami Printzesa Inperialarekin ezkondu zen, Shōmu enperadorearen alaba bat zena, honekin, alaba bat eta seme bat izan zituelarik
Konin enperadoreak, bost enperatriz eta zazpi seme-alaba izan zituen.
Biografia[aldatu]
Bere koinata zen Kōken Enperatriza 770ean hil ondoren, Shirakabe Printze Inperiala, bere oinordeko bezala izendatua izan zen. Arrazoia, goi gortetarrek, enperatrizari, hau hil zorian zegoenean, printzea bere oinordekoa izan zitekeela esan baitzioten, anbizio politikorik gabeko gizon adeitsu bat baitzen. Enperadore, 60 urterekin bihurtzen da, Kōnin enperadorea izenarekin.
Bere erregealdian, estatuko erakunde finantzari eta administratiboak berreraikitzen saiatu zen, Shōtoku Enperatrizaren erregealdian ustelduak izan zirenak.
Hilabete batzuetan, Ikami Printzesa, Enperatriz bihurtu zen, eta honen semea, Printze Oinordekoa. Baina, handik gutxira, bere senarra, Konin enperadorea sorgindu izana leporatu zioten. Gaur egun, salaketa hau, bere semea errege bihur ez zedin lortzeko mendeku bat izan zela uste da. Honela, printzesa, ezkontide kargutik kendua izan zen, eta handik gutxira hil zen gaixotasun baten ondorioz, erregistro ofizialen arabera.
Printzesa hil ondoren, Yamabe Printzea, enperadorearen eta Takano no Niigasaren semea, enperadorearen oinordeko izendatua izan zen. Shoku Nihongiaren arabera, Takano no Niigasa, Paektxeko Muryeong Erregearen ondorengo bat zen.
781ean, enperadoreak, kargua uzten du 71 urterekin bere seme Kanmu enperadorearen mesedatan. Hilabete batzuk beranduago, 782an, hil egin zen.
Kugyōak[aldatu]
- Sadaijin: Fujiwara no Nagate (714 – 771)
- Sadaijin: Fujiwara no Uona (721 – 783)
- Udaijin: Ōnakatomi Kiyomaro (702 – 788)
- Nadaijin: Fujiwara no Yoshitsugu (716 – 777)
- Dainagon: Fujiwara no Momokawa (732 – 779)
Aroak[aldatu]
Artikulu nagusia: Japoniar aroa
- Hōki aroa (770-781)
| Aurrekoa Kōken Enperatriza |
Japoniako Enperadorea 770-781 |
Ondorengoa Kanmu Enperadorea |